Berriak
Eu

Emakumeak eta teknologiari buruzko mahaingurua aurkeztu du Emakundek Ada Byron sariaren ekitaldian

2015.eko urtarrilak 14

Emakundek laguntzen duen Emakume teknologoentzako Ada Byron sariketaren bigarren edizioaren aurkezpena egin da gaur Deustuko Unibertsitatean, eta bertan mahai-inguru bat antolatu da "Emakumeen ekarpena teknologiari" izenburupean. Bertan parte hartu dute Andrea Blancok, Ada Byron 2014 Sariketako akzesitaren irabazleak, Sonia Mulerok, Banco Sabadelleko Fundazioaren zuzendariaren albokoak, Xavier Verdaguer, Imagine Creativity Center-en sortzaileak, Inés Nuñez, Ingeteameko zerbitzu juridikoetako zuzendari korporatiboak eta marketin eta berrikuntza sozialeko aditu Isabel Urbanok.

Topaketan zehar Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Sariaren 2015eko edizioa aurkeztu dute. Urtero egiten den sariketa hori 2014an abiarazi zen lehenengoz, emakume teknologo eta zientifikoen ekarpena saritzeko. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sustatutako sari horrek helburu bikoitza du. Batetik, ikusgarritasuna eman nahi zaie arlo teknologikoetan lan egiten duten emakumeei, zeren, gero eta presenteago dauden arren arlo horietan beren lana ez baita ezagutzen, eta bestetik, bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatu nahi da gaztetxoen, batez ere, neskatoen artean, emakumeen presentzia normalizatu dadin arlo profesional horietan.

Sariketan parte hartzeko deialdia irekirik egongo da urtarrilaren 14tik otsailaren 12ra. Saria, 3.000 euro esku dirutan, 2015eko apirileko Forotech jardunaldietan banatuko da eta erakunde kolaboratzaileen artean daude Emakunde, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, IK4 Research Alliance eta Innobasque. Iaz Montserrat Meyak irabazi zuen saria. Montserrat Meya hizkuntzalaritzako doktorea eta lengoaia informatikoan eta adimen artifizialean espezializatutako IKTetako aditua da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko