Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Nekazaritza Jasangarriaren Mundu Urtea amaitzeko ekitaldia

2015.eko urtarrilak 14

Euskadik familia-nekazaritzako 16.400 ustiategi ditu, eta 20.000 lagunek egiten dute lan horietan. Eusko Jaurlaritzak eredu hori zaindu eta bultzatu nahi du, herrialde gisa ditugun «kulturaren, paisaiaren eta nortasunaren» parte delako. Hala adierazi du Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea amaitzeko ekitaldian.

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza ere izan da ekitaldi horretan, eta Munduko Nekazaritza Foroaren garrantzia nabarmendu du nazioartekotzeko «Basque Country» estrategiaren barruan; «erronka bat herrialde gisa» adierazi duenez. 

Munduko Nekazaritza Foroaren arduradunek 2014ko Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtean izandako lorpenen gaineko datuak eman dituzte. Mundu osoan nahasitako 715 eragilek 52 batzorde nazionaletan lan egin dute politika publikoetan eragitea lortzeko.

Nekazarien lanari buruzko ezagutza eta gizarte-kontzientzia ere handitu dira Batzorde Nazionalen lanari esker. Guztira familia-nekazaritzari buruzko 20 azterlan eta argitalpen egin dira, baita sentsibilizatzeko 200 jarduera eta 263 biltzar eta topaketa ere.

 Nekazari-kolektiboen ordezkariek kezka agertu dute nekazaritzako ustiategietan lanean jarraitzeko prest dagoen gazterik ez dagoelako. Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea amaitzeko Arkautiko zalditegian egindako ekitaldian agertu dute kezka hori. 

Iruzkin bat
  • @Gob_eus
    2015.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    [#NEKAZARITZA] Nekazaritza Jasangarriaren Mundu Urtea amaitzeko ekitaldia ➡ http://t.co/RZcyHhuX3C #eusgara

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak