Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg

Lehendakariak XV. ONCE Antzerki Bienala inauguratu du

2015-01-14
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak XV. ONCE Antzerki Bienalari hasiera eman dio Bilboko Arriaga antzokian. Euskadin egin duten lehen aldia izan da.  Bienal «eredugarria» da lehendakariaren iritziz, ikusmen-urritasuna duten aktoreak baitira protagonistak. Ekimenaren balioa nabarmendu du Urkulluk, «parte-hartzearen eta sormenaren adibide bat» delako, «nork bere burua gainditzearen adibide bat». 

Ikusmen-urritasuna duten pertsonek osatutako zortzi antzerki-taldek hainbat antzezlan jokatuko dituzte gaurtik larunbatera bitartean (urtarrilak 17) Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait antzokitan. ONCEk 25 urtetik gora daramatza ekimen hori antolatzen, eta «borondate-indarraren erakusgarria» da lehendakariaren iritziz. Urkulluk, halaber, Albert Einstein zientzialariaren esaldi hau ere ekarri du gogora: «lurruna, elektrizitatea edo energia atomikoa baino ahaltsuagoa den indar eragile bat dago, borondatea». Lehendakariaren aburuz, Bienalean parte hartzen dutenek «borondatea» dute, «sortzen jarraitzeko beharrezko indar eragilea» dute.

 

  

2 iruzkin
  • ana
    2015-01-15

    pues me alegro muchisimo animo @iurkullu a por todas

  • @anamarti4
    2015-01-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ONCE] Lehendakariak XV. ONCE Antzerki Bienala inauguratu du ➡ http://t.co/1eFHjmEYey #bienala

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)