Berriak Kultura
Eu

Kultura eta Hezkuntza sailburuek Jon Miranderen "Haur Besoetakoa" osorik eta jendaurrean irakurri dute

2010.eko ekainak 16

400 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, horien artean, euskal kulturarekin, gizartearekin, ekonomiarekin, kirolarekin eta politikarekin erlazionatutako pertsona ospetsuak

Urgell eta Celaa sailburuek parte hartu duten ekitaldi honek, euskara ikasle guztien ahalegina txalotzea, aintzat hartzea eta hizkuntza ezagutzeko egin duten ahaleginagatik omentzea du helburu. 

Blanca Urgell Kultura sailburuaK eta Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Jon Miranderen Haur Besoetakoa, euskal literaturako euskarazko klasiko garrantzitsuenetako bat irakurri dute gaur Arriaga Antzokian "Klasikoen III. Irakurraldian", urteroko Euskara Ikasleen Jaiaren barruan. 

Helburua da euskara ikasle guztien ahalegina txalotzea, aintzat hartzea eta hizkuntza ezagutzeko egin duten ahaleginagatik omentzea. Irakurraldia goizeko 8etan hasi eta arratsaldeko 8etan bukatuko da. 12 orduz 400 pertsona inguru pasatuko dira Miranderen klasikoaren ozenezko irakurraldi publiko honetan; horien artean, euskal kulturako eta gizarte, kirol, ekonomia nahiz politika-arloetako hainbat pertsona ospetsuk. 

Eleberrian, Nabokov-en Lolita-rekin konparatu izandakoa, protagonistaren, gizon heldua, eta bere hamaika urteko iloba eta alaba besoetakoa, Theresaren arteko amodiozko erlazioa kontatzen da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell eta Isabel Celaa