Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren «leialtasun eza» salatu eta «ekintza judizial gardena» eskatu du

2015.eko urtarrilak 13

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren leialtasun eza salatu du, eta adierazi du Espainiak atzoko «Mate» polizia-operazioaren berri eman beharra zeukala. Operazio horretan, ezker abertzalearen inguruko hainbat abokatu atxilotu zituzten. Bai Erkorekak, bai Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak berretsi dute «ahalik eta ekintza judizial bizkorrena eta gardenena» behar dela, atxilotuei zer kargu egozten zaizkien argitzeko.  Biek adierazi dute atxilotuei egozten zaien ustezko zerga-iruzur horrek are gehiago justifikatzen duela Ertzaintza jakinaren gainean jarri beharra. 

Bai Beltrán de Herediak, bai Erkorekak adierazi dute salaketa horiek ez direla «eremu terroristarekin» lotuak bakarrik, baita delitu ekonomikoak ere, eta horrek are gehiago justifikatzen duela Eusko Jaurlaritza jakinaren gainean egon beharra. Erkorekak baieztatu du Eusko Jaurlaritza ez dela esklusibitate eske ari Ertzaintzarentzat, baizik eta eskatzen dutela Ertzaintza kontuan izatea tankera honetako operazioetan, bere eskumenak direla kontuan izanda. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)