Berriak
Eu

Elankidetzak azpimarratu du euskal gizartean sendo errotuta nazioarteko lankidetzan aritzea

2015.eko urtarrilak 14

Paul Ortega, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariak Madrilen aurkeztu du euskal erakundeek duela 25 urte baino gehiago hasi zuten lankidetzaren eredua.

Oxfam-ek antolatu du jardunaldia laguntzaren benetako egoera dela eta.

Paul Ortega Elankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariak ziurtatu du “pentsaezina” litzatekeela Euskadin lankidetza zein beste elkartasun bide batzuk desegitea, izan ere, lankidetza sendo sustraituta dago euskal gizartean eta horretan “buru-belarri aritzen dira” gizarteko hainbat  sektore.

Eusko Jaurlaritzaren Lankidetzaren arduradunak hitzaldia eman du Madrilen gaur goizean “lankidetzaren benetako egoerari buruz” izan den jardunaldi baten. Oxfan Intermon-ek antolatu du jardunaldi hori eta bertan azaldu Paul Ortegak euskal erakundeek duela 25 urte baino gehiago hasi zuten lankidetzaren eredua.

Ildo horretan, adierazi du deszentralizatutako lankidetza-eredu berezi bat eratu dela urte hauetan zehar Euskadin eta eredu horretan gauzatu dela “euskal gizarteak nazioarteko lankidetzarekin duen konpromiso jarraia”.

“Esan daiteke garapenerako lankidetza gure kulturaren eta tradizioaren partaide dela, gizarte zibilak duela 25 bultzatu zuen gizarte soldata (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) eta beste zenbait konpromiso era bezala” aipatu du.

Elankidetzaren zuzendariak esan du 2013an lankidetzarako diru-sailak murriztu arren, 2014tik Eusko Jaurlaritzak aurrekontua handitu egin duela eta areagotu egin duela lankidetzaren aldeko apustua “partekatutako politika publiko, koherente eta bide luzekotzat hartuta lankidetza”.

Hurrengo urteei begira, erronka nagusia da –Paul Ortegaren arabera– eragile guztiek “elkarren arteko ikuspegi partekatu bat” eratzea, “deszentralizatutako lankidetzaren eredu berezi gisa, euskal lankidetzak duen eta izan behar duen balio erantsiaz.

“Euskal lankidetzaren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko, adostasun zabala dago Eusko Jaurlaritzan eta Legebiltzarrean, zein gizarte eragileengan” esan du.

Eztabaida jardunaldia Madrilen izan da eta Oxfam Intermon-ek antolatu du “Realidad de la Ayuda” argitalpenak 20. urtemuga bete duenean. Argitalpen horrek euskarri digitala izango du hemendik aurrera, garapenerako lankidetzari buruzko gardentasunerako eta herritarren zaintzarako atari berri bat abiarazi da eta: www.RealidadAyuda.org.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)