Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 21:45etik 22:10era, Athletic Club eta Celta de Vigo partidua dela eta

2015.eko urtarrilak 12

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 14an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Celta de Vigo partidua dela eta. Mozketa partziala, 21:45etik 22:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Kopako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Atxuritik La Casillarako 10 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik La Casillara irtengo diren zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 19:01ean, 19:31n eta 19:41ean.

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 21:45etik 22:10era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzua indartuko duten tranbiaren bi zirkulazio berezi martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurira.

Luzapena egotekotan zerbitzu bereziak partidua bukatzen denean eskainiko dira.

Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau