Berriak
Eu

Kuban izan den euskal presentziaren gaineko liburu baten aurkezpena Habanan

2015.eko urtarrilak 09

Urtarrilaren 12an Habanan, Kuban, Alberto Irigoyen ikertzaile uruguaiarren liburua “La Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia y otras entidades Vasco-Cubanas” liburua aurkeztuko da jende zabalaren aurrean. Aurkezpen hori Euskadin egin diren arrakasta handiko beste hiruren ondokoa da. San Geronimoko Unibertsitatean izango da, Historialariaren Bulegoan, 19:00etan. 

Liburuaren aurkezpena "Euskal Herria Mugaz Gaindi" Nazioarteko Mintegiaren XI. edizioaren ekimenen baitan egiten da. Mintegia Habanan egingo da urtarrilaren 12tik 14ra.

Liburu horren hitzaurrekoa William A. Douglassena da, Estatu Batuetako antropologo eta euskaltzalea.  Orain betetzen dira, hain zuzen ere, 40 urte William A. Douglassek, Jon Bilbaorekin batera, argitaratu zutenetik "Amerikanuak", erreferentziazko liburua euskal-amerikarren ikasketetan. William A. Douglass bera ere bertan egongo da, "Euskal Herria Mugaz Gaindi" Nazioarteko Mintegian.

Alberto Irigoyenen liburua Urazandi bildumakoa da – Eusko Jaurlaritzak argitaratzen du bilduma hori – eta berebiziko interesa izan arren oso gutxi aztertu den gai bati ekin dio egileak liburu horretan: Kubako euskaldunen historia.

Habanako aurkezpen horren aurrekoak ere Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunikatearentzako Zuzendaritzaren eskutik egin dira,  emigrazioarekin zerikusi gehien izan duten hiru euskal hiriburuetan: Bilbon, Donostian, eta Baionan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • William Douglass, Alberto Irigoyen