Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Basoko Biomasa babesteko ekimena aurkeztuko du, energia termikoaren alternatiba gisa

2015.eko urtarrilak 09
  • Energia berriztagarriak Euskadiko energiaren % 7 dira, eta biomasak berriztagarrien % 57 osatzen du
  • Euskadik eraikin publikoetako beharrizan energetiko termikoak asetzeko behar beste baso-bitarteko ditu
  • EEEk eta HAZIk zerbitzua eta laguntza teknikoa eskaintzen die 24 udali, udalaren eraikinetan autokudeaketa termikoa izateko

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak baso-biomasa babesteko ekimena aurkeztu du, instalazio publikoetarako eta banakoen establezimenduetarako energia ekoizteko alternatiba gisa.

Arantxa Tapia sailburuak Euskadiren 2020rako Energia Estrategiaren barruan ipini du Jaurlaritza eta EEE eta HAZI erakunde publikoek bultzatutako ekimen hau, baita energia berriztagarriak babesteko politikaren barruan ere.

Biomasak Euskadiko energia berriztagarrien % 57 ematen du

Energia berriztagarriak kontsumitutako energia guztiaren % 7 baino gehiago dira une honetan eta Tapiak azpimarratu du nahiz eta eneria berriztagarrien aprobetxamenduak gora egin duen, “ez da behar bezala garatu, eta hor baso-biomasak zeresan handia izan dezake eta izan behar du datozen urteetan, batez ere energia termikoa sortzeko alternatiba bikaina den heinea”.

Baso ugari Euskadin biomasa lortzeko

Sailburuak adierazi du baso-biomasa aukera ezin-honea dela “bertako baliabide berriztagarriak erabiltzeko prezio lehiakorrean erregai konbentzionalen aldean tokian-tokian enplegua sortzeko aukera eskaitzen” duelako. Euskal basoetan, 62,6 milioi m3-ko bolumena dago zurgai une honetan, orain 40 urteko bolumenaren halako bi baino gehiago. Hortaz, Euskadi da baso zurgaien dentsitate handiena duen autonomia-erkidegoa.

Basogintza sektorearentzako aukera

Basogintza sektorearentzat aukera bat ere badela gehitu du Arantxa Tapiak sektoreko balio-katean hainbat eragileren inplikazioa bultzatuko lukelako.

(Informazio zehatzagoa atxikitako dokumentuan)

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OkoFENes
    2015.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @lsole: Gobierno Vasco apoya Biomasa Forestal, 57% de sus EE.RR., como alternativa de producción de energía térmica http://t.co/PN1d2CpU

  • @AclimaEuskadi
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    GV presenta su iniciativa de apoyo a la Biomasa Forestal como alternativa de producción de energía térmica @irekia http://t.co/bOECQ1wPRN

  • @neikertecnalia
    2015.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Biomasa Ekimenaren aurkezpenaren multimedia. http://t.co/bP7nxMw7It @BittorOroz @EVEuskadi @hazifundazioa @neikertecnalia

  • @JGorbena
    2015.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta iniciativa apoyo a la Biomasa Forestal como alternativa de producción de energía térmica. http://t.co/sZnd24ZZSj

  • @BittorOroz
    2015.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Biomasa Ekimenaren aurkezpenaren multimedia. http://t.co/bP7nxMw7It @BittorOroz @EVEuskadi @hazifundazioa @neikertecnalia

  • @ClusterHabic
    2015.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Biomasa Ekimenaren aurkezpenaren multimedia. http://t.co/bP7nxMw7It @BittorOroz @EVEuskadi @hazifundazioa @neikertecnalia

  • @hazifundazioa
    2015.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Biomasa Ekimenaren aurkezpenaren multimedia. http://t.co/bP7nxMw7It @BittorOroz @EVEuskadi @hazifundazioa @neikertecnalia

  • @arantxa_tapia
    2015.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    Biomasa Ekimenaren aurkezpenaren multimedia. http://t.co/bP7nxMw7It @BittorOroz @EVEuskadi @hazifundazioa @neikertecnalia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)