Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Barakaldoko familia elkargunearen gastuak finantzatuko ditu, 2015ean 130.000 euros bideratuta

2015.eko urtarrilak 11
  • Herriko Udalak jarraituko du zerbitzua kudeatzen, eta hura behar bezala aritzeko behar diren baliabide pertsonal, tekniko eta materialak ipiniko ditu. 
  • Jarraipen Batzorde batek zerbitzua nola ematen den ebaluatu, behar diren protokoloak finkatu, gatazkak konpondu eta zer hobekuntza egin litekeen proposatuko du.
  • 2015ean, Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro inbertituko ditu Euskadin kudeatzen dituen bost familia-elkarguneak finantzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Barakaldoko Udalak«epaileen agindu bidezko familia-elkargunearen Barakaldoko zerbitzua kudeatzeko ardura emateko» lankidetza-hitzarmenaren berritzea sinatuko dute.

Horren bitartez Eusko Jaurlaritzak, 2015ean, 130.000 euroz finantzatuko ditu Barakaldoko Familia Elkargunearen jardunak eragiten dituen gastuak. Hala, Eusko Jaurlaritzak pasaden urteko apirilean hartutako konpromisoa, Bizkaiko herri horretako zerbitzua finantzatu eta haren jarraipena bermatzekoa, berrituko du.

Barakaldoko Udalak, berriz, zerbitzua kudeatzen jarraituko du eta berak hartuko du, halaber, zerbitzua behar bezala emateko hura behar diren baliabide pertsonal, tekniko eta materialez hornitzeko ardura. Gaur egun, koordinatzaile batek, psikologo batek, gizarte-langile batek eta bi gizarte-hezitzailek osatzen dute Familia Elkarguneko lantaldea.

Hitzarmen honen bitartez, epaileen agindu bidezko Familia Elkargune honek, herriko bertako familiak ez ezik, egoera berezietan, ezker ibarreko beste herri batzuetako familiak ere (10, gehienez ere) arta ditzake.

Gainera, hitzarmen honen Jarraipen Batzordea gutxienez urtean behin bilduko da eta, bestela, bidezkoa irizten dion guztietan, besteak beste zeregin hauek betetzeko:

• Zerbitzua nola ematen den aztertzea, zuzen egiten dela bermatzearren.
• Lan-protokoloak erabakitzea: dokumentazioa, prozedurak, segurtasuna, lankidetza…
• Gertatzen diren kasuak aztertzea.
• Zerbitzua eta haren arauak hobetzeko ideiak planteatzea.
• Aldeen artean pitz litezkeen gatazkak ebaztea.

Azkenik, Barakaldoko Udalak, hiru hilean behin, azalpen-memoria bat aurkezteko konpromisoa hartu du. Artatutako kasuen inguruko datu estatistikoak jasoko ditu, baita epe horretako bilakaerari eta gertatutako gorabehera aipagarriei buruzko balorazioa ere.

1,5 MILIOI EURO 2015ean

Eusko Jaurlaritzak 2015ean orotara 1,5 milioi euro inbertituko ditu Euskadin kudeatzen dituen bost familia-elkarguneak finantzatzeko. Barakaldokoaz gain, Euskadin beste lau familia-elkargune daude epailearen aginduz erabiltzeko:

• Arabako Familia Elkargunea: Gasteizen dago eta Arabako lurralde osoari ematen dio zerbitzua. Koordinatzaile batek, psikologo batek eta hezkuntzako 5 profesionalek osatzen dute lantaldea.

• Gipuzkoako familia-elkargunea: Donostian dago eta koordinatzaile-psikologo batek, beste psikologo batek, hezkuntza alorreko eta gizarte-laneko zazpi profesionalek eta aholkulari juridiko batek osatzen dute lantaldea.

• Portugaleteko familia-elkargunea: bi egoitza ditu, bata Portugaleten eta bestea Zallan. Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran, Meatzalde eta Enkarterriko bizilagunak artatzen ditu. Koordinatzaile-psikologo batek, beste psikologo batek, gizarte-hezitzaile batek eta gizarte-langile batek osatzen dute lantaldea.

• Bilboko familia-elkargunea: Bizkaiko gainerako herritarrak artatzen ditu. Koordinatzaile-psikologo batek, beste bi psikologok, hamabi gizarte-hezitzaile gizarte-langilek eta aholkulari juridiko batek osatzen dute lantaldea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)