Berriak Segurtasuna

Ertzaintzaren buruzagiek Pariseko atentatuaren osteko egoera aztertu dute

2015.eko urtarrilak 08
Erandioko egoitza nagusian bildu dira gaur goizean
 
Estatuan ezarritako terrorismoaren aurkako alerta-maila dela eta, Ertzaintzaren buruzagiek gaur goizean aztertu dute Pariseko atentatuaren osteko egoera, dagozkien jarduera-irizpideak ezartzeko. Honako neurri hauek hartu dituzte:
 
• Polizia-indar guztiekin komunikazioa areagotzea, bai Estatukoekin, bai Europakoekin, atzo Parisen izandako atentatuaren osteko egoerari buruzko informazioa eguneratu, aztertu eta balioesteko.

• Ertzaintzaren polizia-unitate guztiei jakinaraztea gisa horretako egoeretan zein segurtasun-neurri hartu behar diren, zaintza prebentibo zorrotzena lortzeko.

• Polizia-jarduerarako gomendatutako segurtasun prebentiboko eta babeseko neurriak hartzea eta, egoerak hala eskatzen badu, are gehiago zorroztea, beti ere zuhurtziaren eta diskrezioaren printzipioak aplikatuta.

Ertzaintzak bere egingo du Estatuko alerta-maila, harik eta egoera bera sorrarazi duten baldintzek bere horretan dirauten arte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan