Berriak Osasuna
Eu

2015eko Euskadiko Txertaketa Programaren aldaketa

2015.eko urtarrilak 12

Aurtengo Euskadiko txertaketa-programak aldaketa handiak izango ditu umeen, helduen eta arrisku-taldeen egutegietan, hala proposatu baitu Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariak. Batzorde hori txertaketei buruzko adituek osatzen dute, eta indarrean dagoen txertaketen egutegia berrikusten aritu dira.

Osasuneko sailburu Jon Darpónekaldaketen berri eman du gaur goizean. Osasun Sailak urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko ditu aldaketok Euskadiko txertaketen programan. Hartutako erabakien artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, haurdun dauden emakumeei kukutxeztula txertoa gomendatzekoa; umeentzako txertoak emateko jarraibideetan, adinetan eta dosietan aldaketak egitekoa eta osasuntsu dauden helduentzako txertoen egutegia sortzekoa.

Osasuneko sailburuak hartutako neurrien garrantzia nabarmendu du. Izan ere, azken urteetan egindako eguneraketa nabarmenenetako bat da, eta, horri esker, Euskadik txertaketa-programa egokia eta estaldura unibertsala eta doakoa izango ditu.

Era berean, Osasuneko sailburuak Euskadik betidanik txertaketa-politika oso aktiboa eta berritzailea izan duela gogorarazi du. Horregatik, Estatuko eta Europako txertaketa-estaldura onenetako bat dugu. Hain zuzen ere, % 90etik eta % 95etik gorakoa da txerto garrantzitsuenei dagokienez: difteria, tetanosa, kukutxeztula, poliomielitisa,b-motakoHaemophilus influenzae-a edo B hepatitisa. «Datu horiek eragina dute herritarren osasunean, txertoa duten gaixotasun gehienen kasua oso gutxi baitira Euskadin», nabarmendu du Jon Darpónek. 

«Eta ildo horretatik jarraituko dugu, txertoak direlako banakoak eta taldeak gaixotzea galarazteko tresnarik eraginkorrena eta zuzenena», esan du.

«Gure ustez, txertoak gizarte- eta osasun-justiziako elementua dira eta, horregatik, Osasun Sailak txertaketa-egutegi egokiaren aldeko apustua egin du, gaixotasunak saihesteko eta zuzentasuna bermatzeko». 

Hala, Osasun Sailak 8 milioi eurotik gora bideratuko du aurten txertaketetarako. Osasuneko Sailaren ustez, txertoak osasunean egindako inbertsio ona dira. Horregatik, txertaketa-egutegia indartzen eta Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariaren gomendioak betetzen jarraituko dute. Aipatutako batzordea pediatriaren arloko profesionalek–lehen mailako arretakoak eta ospitale arretakoak-, erizainek, hainbat arlotako adituek (mikrobiologia, gaixotasun infekziosoak, medikuntza prebentiboa, familia-medikuntza) eta epidemiologoek osatzen dute.

 

Haurdun dauden emakumeak kukutxeztula aurka txertatzea

Osasun Sailak haurdunaldiko azken hiruhilekoan, 27. eta 36. asteen artean, dauden emakume haurdunei kukutxeztula aurkako txertoa jartzea gomendatuko die, jaioberriak gaixotasun horren aurka babesteko modurik onena baita.

Gomendio horrek badu bere arrazoia. Izan ere, txertaketa-estaldura handiak dituzten herrialdeetan, artean Euskadin, kukutxeztula duten gaixoen kopurua handitu da.

2011tik kukutxeztularen agerpena handitu egin da, eta 2012an 100.000 biztanleko 16 kasura iritsi ziren. Gaixo gehien duen adin-taldea urtebetetik beherakoena da.

Egoera epidemiologikoa kontuan hartuz, eta Estatuko gainerako erkidegoetan bertsua dela, Osasun Sailak haurdun dauden emakumeei kukutxeztularen aurkako txertoa gomendatzea erabaki du. Haurdunaldirako txerto segurua da, eta, 30. astetik aurrera, fetuari antigorputz babesgarriak plazentaren bidez transmititzen zaizkionez, hirugarren hiruhilekoan txertatzeak antigorputz babesgarrien kontzentrazio handiagoa igarotzea bermatzen du jaiotzatik unerik hurbilenean. 

 

Kukutxeztularen agerpena. Euskadi. 1990-2012

 

Haurren txertaketa-egutegiko aldaketak 

Haurren txertaketa-egutegiari dagokionez, C meningogokoaren aurkako txerto konjugatua eta giza papilomaren birusaren aurkako txertoa emateko jarraibideak aldatu dituzte, eta, 2015etik aurrera, pneumokokoaren aurkako txertoa ere emango da.

 

C meningokokoari aurre egiteko txertaketaren jarraibide berriaren arabera, Euskadiko egutegian 3 dosi emango dira: umeak 4 hilabete dituenean, 12 hilabete dituenean eta 12 urte dituenean (Lehen Hezkuntzako 6. mailan).

Txertoari buruzko datu epidemiologiko eta azterketa serologiko berriek erakutsi dute txertoaren eraginkortasuna epe luzera hobetzeko eta komunitatearen babesari eusteko, bularreko-haurrei ematen zaien txertoaren dosietako bat nerabezaroan eman behar zaiela.

Egiaztatu egin dute antigorputzen iraunkortasunak eta taldearen edo komunitatearen immunitatea funtsezkoak direla epe luzean gaixotasun meningokozikoa kontrolatzeko.  Era berean, 2000. urtetik Euskadin ematen den txerto konjugatua ezinbestekoa izan dela gaixotasunaren agerpena gutxika txikitzeko.

Giza papilomaren bisursari aurre egiteko txertoari dagokionez, Euskadiko haurren txertaketa-egutegian dago 2007-2008 ikasturtetik, eta DBHko 1. mailako nerabeei eman zaie. Hala ere, azken ikerlanetan oinarriturik, txertoa jartzeko jarraibideak aldatuko dira.

Egiaztatu dute egun ematen diren txertoak eraginkorrak direla 9-13 urteen artean 2 dosi jartzen badira. Horregatik, Euskadin gomendatutako haurren txertaketa-egutegian giza papilomaren birusari aurre egiteko txertaketa jarraibideak aldatuko dira. Hala, 2 dosi (bigarrena lehena jaso eta 6 hilera) jarriko zaizkie 12 urteko umeei (Lehen Hezkuntzako 6. maila).

Azken urteetan, munduan 120 herrialdek baino gehiagok baimendu dute txerto hau eta milioika dosi banatu dira. Horren ondorioz, informazio ugari sortu da, eta txertoaren efektu kaltegarri larri eza baieztatu da, baita txertoak onkotipoei (txertaketarenak eta txertaketarenak ez direnak) aurre egiteko ahalmena duela eta txertaketa-programak eraginkorrak direla ere.

Azkenik, haurren txertaketa-egutegian pneumokokoari aurre egiteko txerto konjugatua sartuko da 2015ean.  Euskadin hiru dosi jarriko dira, 2, 4 eta 12 hilabete bete ondoren. Gaur egun, Galiziako txertaketa-egutegian baino ez dute sartu.

 

Vitoria-Gasteiz,  2015eko urtarrilaren 12a

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko irailak 14

    Me gustaría saber qué pasa con las niñas que están en 1º ESO y no han recibido la vacuna frente al virus del papiloma humano? la van a recibir este año junto con las de 6º EP?.
    Gracias.

  • @aitor_santis
    2015.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Biokideak: Euskadi cuenta con una de las mejores coberturas de vacunación de Europa, por encima del 90 % http://t.co/6OJs4O57fK

  • @Biokideak
    2015.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cuenta con una de las mejores coberturas de vacunación de Europa, por encima del 90 % http://t.co/6OJs4O57fK

  • @jeslarra
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @DebagoienekoESI: Modificaciones en el Programa de Vacunación de Euskadi para 2015 http://t.co/o60sH1rDuY

  • @jeslarra
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @DebagoienekoESI: 2015eko Euskadiko Txertaketa Programaren aldaketa http://t.co/3n52LMrjrm

  • @DebagoienekoESI
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    2015eko Euskadiko Txertaketa Programaren aldaketa http://t.co/3n52LMrjrm

  • @DebagoienekoESI
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    Modificaciones en el Programa de Vacunación de Euskadi para 2015 http://t.co/o60sH1rDuY

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)