Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Azken hamar urteetako abendurik onenak 2.958 laguni eman die lana

2015-01-08

Lanbideren bulegoetan 2.958 langabe gutxiago zegoen erregistratuta 2014ko abenduan, hau da, azaroan baino % 1,75 langabe gutxiago.

 

Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroaren arabera, 165.771 lagun ari ziren enplegu-eske aurreko hilaren amaieran. Horrenbestez, langabezia-tasa % 15,3 da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Enpleguak urteko azken hilabetean izan duen portaerak erakusten du azken hilabeteetan hautemandako berreskuratze-prozesu hori indartzen ari dela, are gehiago kontuan izanda oparoaldi ekonomikoa izan genuen urteetan ere abenduan langabe kopurua handitu egiten zela.

Era berean, nabarmendu behar da zortzigarren hilabetez jarraian handitu egin dela Gizarte Segurantzaren afiliatu-kopurua, oraingoan 2.943 lagun. Horrek esan nahi du iazko abendua izan dela azken hamar urteetan onena. Azkeneko hamabi hilabeteetako balantzea ere positiboa izan da, izan ere, 2014an 12.073 afiliatu gehiago izan dira (2013an, berriz, 12.499 galdu ziren).

Araban gainerako lurralde historikoetan baino apalago murriztu da langabe-kopurua: -% 0,42 (Bizkaian -% 2,02 eta Gipuzkoan -% 1,99).  Termino absolutuetan langabezia eskualde hauetan jaitsi da: Ezkerraldea (-732), Bilbo (-560), Donostia (-305), Oarsoaldea (-177) eta Gobela (-173). Eskualde hauetan ugaritu da gehien langabe-kopurua:  Durangaldea (+106), Arabako Errioxa (+23), Arabako Lautadak (+22) eta Lea-Artibai (+21).

Langabezia gehiago murriztu da emakumeetan (-2.884) gizonetan baino (-74). Gaur egun, Lanbiden erregistratutako langabeen % 51,48 emakumeak dira. Langabezia batez ere 34 urtez azpikoetan murriztu da, eta nabarmentzekoa da 25 urtetik beherakoetan jaitsi izana. 

Halaber, zerbitzuen sektorean jaitsi da langabezia asko, Eguberrietako kanpainarekin lotutako jardueraren ondorioz edo. Hala, zerbitzuetan % 2,57 izan da jaitsiera; industrian eta eraikuntzan, berriz, langabezia handitu egin da, % 1,67 eta % 3,57, hurrenez hurren. Langabeziaren jaitsiera handiena sektore hauetan izan da:  txikizkako merkataritza (-770), egoitza-establezimenduetako asistentzia (-401), erakinetarako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (-392), otordu- eta edari-zerbitzuak (-321), osasun-jarduerak (-237) eta ostaturik gabeko gizarte-zerbitzuetako jarduerak (-192).

Langabezia gehien sektore hauetan handitu da: enpleguarekin lotutako jarduerak (+350), eraikuntza espezializatuko jarduerak (+287), eraikuntza (+284), produktu metalikoen fabrikazioa, makinaria izan ezik (+131), hezkuntza (+127) eta motordun ibilgailuen fabrikazioa (+108).

9 iruzkin
  • @jonbarrika
    2015-01-11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El mejor diciembre de la última década saca del desempleo a 2.958 personas ➡ http://t.co/xG9QN3MBiW #desempleo @lanbideejgv

  • @lanbideejgv
    2015-01-09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El mejor diciembre de la última década saca del desempleo a 2.958 personas ➡ http://t.co/xG9QN3MBiW #desempleo @lanbideejgv

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015-01-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [DESEMPLEO] El mejor diciembre de la última década saca del desempleo a 2.958 personas ➡ http://t.co/277veTVUFv

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015-01-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El mejor diciembre de la última década saca del desempleo a 2.958 personas ➡ http://t.co/xG9QN3MBiW #desempleo @lanbideejgv

  • @CyberEuskadi
    2015-01-08

    Comentario de Twitter:
    "El mejor diciembre de la última década saca del desempleo a 2.958 personas" http://t.co/XDUSwsM48F

  • @BastidaAkademia
    2015-01-08
  • @anamarti4
    2015-01-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El mejor diciembre de la última década saca del desempleo a 2.958 personas ➡ http://t.co/xG9QN3MBiW #desempleo @lanbideejgv

  • @anamarti4
    2015-01-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [DESEMPLEO] El mejor diciembre de la última década saca del desempleo a 2.958 personas ➡ http://t.co/277veTVUFv

  • @Gob_eus
    2015-01-08

    Comentario de Twitter:
    [DESEMPLEO] El mejor diciembre de la última década saca del desempleo a 2.958 personas ➡ http://t.co/277veTVUFv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)