Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

ETS-k bisita publikoak antolatuko ditu Metroaren 3. lineara

2015.eko urtarrilak 08
  • 3. lineak tren loturak eskainiko ditu 7,5 minutuz behin Etxebarri eta Matiko artean eta 70.000 pertsonatik gorako biztanleriari emango dio zerbitzua

 Euskal Trenbide Sareak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen erakunde publikoak, Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. lineako obrak bisitatu ahal izateko izen emate epea zabalduko bi bihar, ostiralean, urtarrilaren 9an. Lan horiek erdibana finantzatu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.

 Izenak emateko epea datorren urtarrilaren 19an amaituko da, eta zuzenean egin ahal izango da Txurdinagako Herritarren Arretarako Bulegoan (Txomin Garat eta Gabriel Aresti kaleek bat egiten duten lekuan), linea3@ets-rfv.es helbide elektronikoaren bitartez edo 902 733 490 – 688 630 747 telefono zenbakira deituz.

 Izen ematea gauzatzeko datu hauek aurkeztu beharko dira: izen abizenak; adina; NAN; helbidea; eta harremanetarako telefonoa edo/eta helbide elektronikoa. Bisitak, seguruenez, urtarrilaren amaiera eta martxoaren amaiera bitartean izango dira, lanegunetan, arratsaldez.

 3. lineak tren loturak eskainiko ditu 7,5 minutuz behin Etxebarri eta Matiko artean, eta 70.000 pertsonatik gorako biztanleriari emango dio zerbitzua. Pertsona horiek trenbide metropolitarraren geltoki bat izango dute euren etxeetatik 10 minutu baino gutxiagora.

 Trazatua 5.885 metro izango da luze, eta zazpi geltoki izango ditu: Etxebarriko San Antonio, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpi Kaleak, Uribarri eta Matiko. Geltoki guztiek, Norman Fosterrek 1. eta 2. lineatarako diseinatutako geltokien tipologia bera izango dute.

 Gainerako tunelen eta haitzuloen hondeaketa lanak amaituta daude, eta baita haien estalkiak ere. 2015ean eta 2016an lan hauek egingo dira: trenbidea, katenaria, energia, eskailera mekanikoak, igogailuak, aireztapena eta trenen kontrolerako sistema

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko