Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak baztertu egin du Rajoyrekin berriz biltzea, erantzun falta dela eta

2015.eko urtarrilak 08

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du  ez diola biltzeko eskaerarik egingo urte honetan Espainiako presidente Mariano Rayori, irailaren 25ean azkenekoz bildu zirenetik ez duelako erantzunik jaso.  Ser-Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, lehendakariak esan du, tamalez, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako gobernuaren arteko harreman instituzionaletan gehiago direla desadostasunak akordioak baino. Desadostasun horien isla dira 10 konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoak eta «ministerio batzuek eta presidenteak berak» erantzun ez izana, adierazi du. 

Euskadiko Bake eta Bizikidetzaren egoerari dagokionez, lehendakariak ETAri exijitu dio «armagabetze egiaztaturako egutegia» azal dezala, amaiera ordenatua ahalbidetzeko. ETAren presoen kolektiboak espetxe-legedia eta banakako gizarteratzea onartzen zuen komunikatutik urtebete igaro den honetan, Urkulluk baieztatu du  hainbat presok interesa agertu duela Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako  Hitzeman eta Zuzenbidean programen gainean, gizarteratzeko helburuarekin.

Larunbata honetan, urtarrilak 10, besteak beste, presoen hurbilketaren aldeko manifestazioa egingo da. Lehendakariak bat egiten du aldarrikapen horrekin, baina adierazi duenez, hurbilketa aldarrikatzen duenak eragindako kalte bideagabearen eta biktimen memoriaren aitortzaren alde ere egin behar luke. Lehendakariaren iritzian, bi alderdiok dira Bake ponentzia berraktibatzeko froga-harria, Ezker Abertzaleari dagokionez. 

Charlie Hebdo astekari satirikoaren aurka Parisen egindako atentatu terrorista erabat gaitzetsi du lehendakariak. Urkulluk ez du uste Euskadiko mehatxu-maila «bereziki kezkagarria» denik, baina, edonola ere, esan du beharrezkoa dela erne egotea, talde terrorista yihadisten mehatxuak, «zoritxarrez, bete egin direlako».

2 iruzkin
  • @anamarti4
    2015.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari descarta un nuevo encuentro con Rajoy tras la falta de respuesta http://t.co/cyIwjNgqO8 animo @iurkullu estoy a su lado

  • @anamarti4
    2015.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari descarta un nuevo encuentro con Rajoy tras la falta de respuesta http://t.co/cyIwjNgqO8 estoy de acuerdo con usd @iurkullu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak