Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzua aldatuko du Bilboko eta Gasteizko tranbietan, Errege Kabalgata dela eta

2015.eko urtarrilak 02

Datorren astelehenean urtarrilaren 5ean, Euskotrenek zirkulazioa moztuko du Bilboko eta Gasteizko tranbietan, Errege Kabalgata dela eta.

Zehatzago esanez, honako aldaketa hauek gertatuko dira tranbia zerbitzuan :

BILBOKO TRANBIA
Zirkulazioa moztuko da Arriaga-Pio Baroja artean, arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da.

• Azken irteera Atxuritik . . . . . . . . . . . . 17:18
• Azken irteera La Casillatik . . . . . . . . . . 17:11
• Lehen irteera Atxuritik . . . . . . . . . . . . 20:28
• Lehen irteera La Casillatik. . . . . . . . . . . 20:21

GASTEIZKO TRANBIA
Zirkulazioa moztuko da Angulema-Antso Jakituna artean, arratsaldeko 18:30etatik 21:30etara, gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:

• Azken irteera Ibaiondotik . . . . . . . . . . . . . . 17:45
• Azken irteera Abetxukotik . . . . . . . . . . . . . 17:52
• Azken irteera Angulema-Abetxuko . . . . . . . . 18:08
• Azken irteera Angulema-Ibaiondo . . . . . . . . . 18.16
• Lehen irteera Angulema-Abetxuko . . . . . . . 21:38
• Lehen irteera Angulema- Ibaiondo . . . . . . . . 21.45
• Lehen irteera Antso Jakituna-Angulema . . . . 21:27

Beste aldetik, Euskotrenek jakinarazten du urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 17:51n, tren berezi bat helduko dela Gernikako geltokira. Bertan Errege Magoak etorriko dira, hasiera emateko Gernikan ospatuko den Kabalgatari.

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko