Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du Donostian, Eibarren eta Zumarragan errege kabalgata dela eta

2015.eko urtarrilak 02

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak urtarrilaren 5ean autobusen zerbitzuak aldatuko ditu Donostian, Eibarren eta Zumarragan Errege Kabalgatak direla eta.

Sartutako aldaketak ondorengo hauek izango dira:

DONOSTIA
Astelehenean Donostian Errege Kabalgata burutuko denez, Askatasun Etorbidean dagoen geralekua Zubieta kalera eramango da Donostiatik 16:30etatik 20:00etara irteten diren zerbitzuetan.

EIBAR
Datorren astelehenean Errege Eguneko jaia dela eta, Eibarko erdigunea oinezkoentzat erreserbatuta egongo da, 15:00etatik asteazkeneko 00:00ak pasatu arte. Hori dela eta ondorengo aldaketak sartuko dira:
MALLABIA-ONDARROA / ERMUA-AZPEITIA / EIBAR-SORALUZE
Bidebarrietako geralekua kendu egingo da eta Azitaingo geralekua kokapen berrira mugituko da. Autobusa behin Untzagako geldialdia burututa, Taxi geralekuen aurrean, Bilborako noranzkoan joango da, saihesbidera sartzeko Ermuko sarreran kokatuta dagoen biribilgunetik, gero hortik Azitaineraino joango da, Estazio kaletik sartu gabe, Iparragirreko bide berriaren ondoan dagoen geldialdia burutzeko eta Ondarroarantz edo Azpeitirantz jarraitu biribilgunean bertan biratuz.

UDAL-BUS
Ondorengo zerbitzuak ez dira egingo:
• Azitain-Amaña: 17:30 – 18:30
• Amaña Azitain: 16:55 – 17:55 – 18:55

ZUMARRAGA
Astelehenean 19:15etik 21:00etara, Elizan dagoen geldialdira ezin izango da sartu eta zerbitzurik kanpo geratuko da. Zumaia noranzkoan, autobusak ibilbide hau egingo du: Ospitalea, Estazio Plaza, Urretxuko Ipeñarrietatik itzuli, GI-632 eta ondoren GI-631 Azkoitirantz.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko