Berriak Osasuna
Eu

Osasun Arreta Integraleko eredua Bizkaia eta Gipuzkoa osora hedatu da atzoz geroztik

2015.eko urtarrilak 02

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak onartu berri du Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces, Uribe, Donostialdea eta Tolosaldea ESI-en eraketa, Lehen Mailako eta Espezializatutako Arreten arteko etena gainditzen duen sistema aipatu bi lurraldeetan burutuz

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak onartu du, iragan asteartean, abenduak 30, eginiko bileran, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces, Uribe, Donostialdea eta Tolosaldea Erakunde Sanitario Integratu(ESI)-en eraketa. Atzoz geroztik, hortaz, aipatutakook abian dira dagoeneko, osasun arreta integraleko eredua Bizkaia eta Gipuzkoa osora hedatuz. 2016an, berriz, Araban burutuko da mapa sanitario berria. Betiere, Lehen Mailako Arretako Eskualde guztiek dagozkien ospitaleekin bat egitea jomuga izanik eta inguruko zerbitzu soziosanitarioekin elkarlanean, Osasun sailburuak berak legealdiaren hasieran agindu bezala.  

Pertsona bai baita, izan ere, zahartzeak, kronikotasunak eta dependentziak eragindako errealitate sozial berriari erantzuteko Lehen Mailako eta Espezializatutako Arreten arteko etena -egun euskal osasun sistemak bizi duena- gainditzea xede duen aldaketaren ardatza. 

Osakidetzako Plan Estrategikoaren barruko ESI antolamendu-egitura arreta integraleko eredu bat da, esan bezala, Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko laguntza-zatiketa gainditzen duena.  Horrez gain, gizarte zerbitzuekin harrremanetan jarduteko egokiena da, populazio-ikuspuntu batetik abiatzen delako, erakunde bakar batean bilduta eta eremu geografiko zehatz  batekin; alegia, zahartzeari, gaixotasun kronikoei zein menpekotasunari ahalik eta erantzunik hoberena eman ahal izateko. Hala, pazienteari arreta hobea eskaintzen zaio, ez baitu berak bi mailen arteko hausturarik hautematen, zaintza jarraitu eta koherente bat baizik.

Era honetan, arreta-prozesuaren zeharkako kudeaketa ahalbidetzen du ESI ereduak, alde batetik bikoiztasunak zein ezeraginkortasunak ekidinez; eta baita patologia bera bi arreta-maila ezberdinetan tratatzen ari den pazienteak erreferentziazko medikua zein duen ez jakitea ere sahiestuz. Aldi berean, antolaketa modu honek bai profesionalen bai arreta-zerbitzuen arteko hartuemanak, elkarlana eta informazio trukaketa errazten ditu. Horretaz gain, baliabideak eta kostuak optimizatzea ere badakar.

Atzo, 2015eko urtarrilaren lehenean hasita, beraz, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces eta Uribe, Bizkaian; eta Donostialdea eta Tolosaldea, Gipuzkoan, maila guztietan parekatu dira bi herrialdeotako gainerako osasun-eskualdeekin, ESI bihurtzearekin batera

2015-1-2

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @manuroibal
    2015.eko urtarrilak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @vldani: El nuevo modelo de Atención Sanitaria Integral se extiende desde ayer a toda Bizkaia y Gipuzkoa - http://t.co/nUqnT54n1n

  • @vldani
    2015.eko urtarrilak 02

    Comentario de Twitter:
    El nuevo modelo de Atención Sanitaria Integral se extiende desde ayer a toda Bizkaia y Gipuzkoa - http://t.co/nUqnT54n1n

  • @lurubeta
    2015.eko urtarrilak 02

    Comentario de Twitter:
    El nuevo modelo de Atención Sanitaria Integral se extiende desde ayer a toda Bizkaia y Gipuzkoa http://t.co/yrAgPWa51G

  • @Mrcdslvrz
    2015.eko urtarrilak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @jeslarra: El nuevo modelo de Atención Sanitaria Integral se extiende desde ayer a toda Bizkaia y Gipuzkoa http://t.co/jOieCb0N2h

  • @jeslarra
    2015.eko urtarrilak 02

    Comentario de Twitter:
    El nuevo modelo de Atención Sanitaria Integral se extiende desde ayer a toda Bizkaia y Gipuzkoa http://t.co/jOieCb0N2h