Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak hazkundea eta enplegu-sorrera espero ditu 2015erako

2014.eko abenduak 31
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkullu lehendakariak ongietorria egin dio urte berriari Eguberrietako mezu tradizionalaren bidez

Iñigo Urkullu lehendakariak euskal gizarteari eskainitako urte amaierako hitzaldian ziurtatu duenez, «berriz ere aukera dugu hazteko eta enplegua sortzeko». Lehendakariak berretsi du «ekaitzaren okerrena pasa dela» eta euskal ekonomia inflexio-puntura iritsi dela, «joera positiboago bati» bide emanez.  Hala ere, uste du «krisitik irtetea ez dela berehalakoan gertatuko, ezta erraz ere», eta adierazi du krisitik «guztiak irten behar garela».

Gaur gauean ETBren kateetan eman den Eguberrietako mezu tradizionalean, Urkullu lehendakariak adierazi du guztiak krisitik irtetea proiektu kolektiboa sendotzen duen «herrialde-mailako helburua dela» eta, horrenbestez, «guztion ahaleginak merezi duela».  Halaber, Urkulluk esan du konfiantza handiz begiratu ahal zaiola etorkizunari, Euskadik proiektu bat duelako. Hain zuzen, «herrialde-proiektu» bat da, Europa duena xede, hala nola garapena, ongizatea eta gizarte-kohesioa, arreta berezia eskainiz gazteen langabeziari.

Lehendakariak berretsi du aurten ere aurrerapauso franko eman direla, lortutako itunei esker, eta itunen bidetik segitzearen alde agertu da Jaurlaritzak lehentasunezkotzat jotako hiru esparruetan: ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, Bakegintza eta Bizikidetza sendotzea eta Euskadiren Estatus Politiko berrian sakontzea. 

Urkulluk «abaguneak eskatzen duen neurria ematearen» aldarria egin du eta ETAri eskatu dio gauza dezala «armagabetze erabateko eta egiaztatua eta aitor dezala eragindako kalte bidegabea». Era berean, beste era bateko espetxe-kudeaketa galdatu du. Autogobernuari dagokionez, lehendakariak autogobernua eguneratzeko oztopo den «Estatu-ereduaren krisia gainditzera» deitu du. «Euskadiren berezitasuna eta nazio-izaera aitortuko duen esparru juridiko-politiko berria ituntzeko aukera dugu», ziurtatu du Urkullu lehendakariak.

Hitzaldi osoa

Discurso íntegro

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2015.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari confía en crecer juntos y crear empleo en 2015 http://t.co/eQfvdhZAjv me hcistes palpitar mi corazon @iurkullu le amo a usd

  • ana
    2015.eko urtarrilak 05

    ME GUSTOMUCHISIMO EL DISCURSO MI QUERIDO @iurkullu ,ESTOY DE ACUERDO CON USD , ME HICISTES PALPITAR MI CORAZON , NO PARABA DE SONREIR EN TODO MOMENTO

  • @iprusilla
    2015.eko urtarrilak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @GasteizErdialde: El lehendakari Iñigo Urkullu confía en crecer juntos y crear empleo en 2015... http://t.co/h617GlSn5w

  • @GasteizErdialde
    2015.eko urtarrilak 01

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari Iñigo Urkullu confía en crecer juntos y crear empleo en 2015... http://t.co/h617GlSn5w

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)