Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

eLiburutegiak ia 1.700 mailegu egin ditu hilabetean

2014.eko abenduak 30

eLiburutegiak, Euskadiko Liburutegi Digitalak, harrera ezin hobea izan du irakurleen eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko erabiltzaileen aldetik. Hilabeteko ibilbidean, joan zen azaroaren 26an ireki zenetik, eLiburutegiak 1.696 liburu digital eman ditu maileguan.

Epe honetan gainera, eLiburutegiari esker, bikoiztu egin da liburuklik atarian –bertan dago kokatua liburu digitalen mailegua ahalbidetzen duen plataforma-erabiltzaileen kopurua. Gehien mailegatu diren liburuen zerrendari begiratua emanez gero berriz, euskaraz idatzitako liburuak ageri dira buruan, hurrenkera honetan:

  • “Aulki bat elurretan” Uxue Alberdirena,                                     21 mailegu
  • “Urari ostutako poemak” Pako Aristirena,                                 20 mailegu
  • “Ahaztuen mendekua” Alberto Ladron Aranarena,                   19 mailegu
  • “Amaren eskuak” de Karmele Jaiorena,                                    17 mailegu
  • “Arotzaren eskuak” de Alberto Ladron Aranarena,                    17 mailegu
  • “En el café de la juventud perdida” Patrick Modianorena,         15 mailegu
  • “A la sombra del templo” Toti Martínez de Lezearena,              15 mailegu
  • “Ez naiz ni” de Karmele Jaiorena,                                              15 mailegu
  • “¡Abajo el colejio!” Geoffrey Williamsena,                                  14 mailegu
  • “Bilbao-New York-Bilbao” Kirmen Uriberena,                            14 mailegu
  • “La pulga de acero” Nikolái Leskovena,                                     14 mailegu

 

 

eLiburutegia   www.euskadi.net/eliburutegia

Euskadiko Liburutegi Digitala, eLiburutegia, liburu digitalak maileguan emateko online zerbitzu berria da, Eusko Jaurlaritzak abian jarria. Beronek eskaintzen duen liburu digitalen katalogoa irekita dago, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak dituen 530.000tik gora bazkideentzat. Sare hau, Euskadi guztiko 250 udal liburutegi inguruk osatzen dute. Bilbo, Donostia eta Santurtzi ez daude egun sarean, baina 2015ean zehar sartuko dira.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 60.000 euro bideratu ditu 2014an, mailegu digitala ahalbidetuko duen plataforma teknologikoa sortzeko (plataforma teknologiko propioa), eta beste 270.000 euro liburu digitalen lizentziak erosteko. 2015ean zehar erabiltzaileek 15.000 titulutik gorako katalogoa izango dute eskura, lizentzia eta titulu berriak erosten jarraituko baitu Sailak urte berrian.

Egun, eLiburutegiak25.000 lizentzia ditu eskuratuta, euskarazko nahiz gaztelaniazko liburuak maileguan emateko. Lizentzia bakoitzarekin 20 mailegu egin daitezke. Lizentzia bat (ez titulu bat) 20 maileguko kopurura iritsi denean, Eusko Jaurlaritzak berriro erosiko du lizentzia hori, beste 20 mailegu egin ahal izateko. Erositako 25.000 lizentzia horiek, beraz, 500.000 mailegu ahalbidetuko dituzte.

Nork eta nola erabil dezake eLiburutegia?

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea osatzen duten 250 udal liburutegietako erabiltzaileek, baldin eta zerbitzu berri hau erabili nahi badute, euren liburutegira jo behar dute, eta eLiburutegian alta eskatu. Liburuen online mailegurako plataforma honetara sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza emango diote. Pasahitzok eskuratu ondoren, irakurlea eLiburutegia plataformara sar daiteke, eta maileguan hartutako liburuak irakurtzen hasi. E-liburutegiaren mailegu baldintzak hauek dira:

ü  Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.

ü  Erabiltzaile batek gehienez bi liburu mailegatu ahal izango ditu aldi berean. Mailegua iraungi baino 5 lehenago gogorarazteko mezua jasoko du.

ü  Gainera, erabiltzaile batek bi maileguez gain, erreserba bi egiteko aukera izango du

ü  Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean (21 egunez)

Eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan eskuragarri izango dira maileguko liburuak, bi eratan irakurtzeko aukerarekin: artxiboak deskargatuta, edo streamingean konektatuta.

 

eLiburutegia ereduaren beste ezaugarri batzuk

       Liburuzainena, funtsezko zeregina: eLiburutegirako titulu berriak urtean hiru alditan erosiko dira. Eskuratu beharreko titulu horiek zeintzuk izango diren erabakitzen duen batzordean Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea osatzen duten liburutegietako arduradunak egongo dira. Arduradun hauek erabiltzaileekin duten hurbiltasunari esker, aukeratutako liburu berriak ere irakurleen gustu eta eskaeretatik hurbilago egongo dira. Gainera, eLiburutegiak bere katalogoan nobedadeak eskaintzearen aldeko apustua egiten du. 

       Plataforma propioa, kultura eredu propioa: eLiburutegiaren plataforma eraikitzeko garatu den teknologia geurea da, Jaurlaritzak garatua. Era honetan, teknologia honen autonomia bermatua gelditzen da, erabilerarekin sumatu daitezkeen beharrezko hobekuntzak txertatu ahal izateko, bai eta liburuzain, editore nahiz irakurleen eskaerei leku egiteko ere. Gainera, ezaugarri honi esker, maxima garrantzitsu bati jarraitzen zaio: “teknologiaren kontrola duenak, eredu kulturalaren kontrola du”.  Internet den mundu aldakorrean, teknologiaren kudeaketa zuzena da, inoren menpe egongo ez den kultura kudeaketa eredu bat definitzeko gako nagusia.

       Pirateriaren alternatiba: eLiburutegiak liburu digitalak maileguan jasotzeko bide legala eskaintzen du, eta pirateriaren alternatiba izan nahi du. Erabiltzaileentzat doakoa da mailegua, baina egile eta editoreen eskubideak bermatuak gelditzen dira. Ekimenak beraz, helburu hori ere badu: deskarga eta irakurketa legalak egiteko ohitua sortzea.

       Sektoreari babesa: Euskadiko Liburutegi Digitala Eusko Jaurlaritzaren, Editoreen eta Liburutegien arteko adostasunetik sortutako proiektua da, eta ingurune digital berrian editoreei babesa emateko asmoarekin dator. Gainera, formatu digitalean irakurri nahi duten herritarren eskaerari erantzun ematen dio. Ekimen aitzindaria Estatuan, eremu digitalean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu, gizarteko sektore guztietan, baina gazteenen artean batik bat.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DebagoienekoESI
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegiak ia 1.700 mailegu egin ditu hilabetean http://t.co/4EStttQhMt

  • @bozi_eibar
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @JSM_Liburutegia: eLiburutegiak ia 1.700 mailegu egin ditu hilabetean http://t.co/SkwYSrFtPp

  • @JSM_Liburutegia
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegia roza los 1.700 préstamos en un mes de andadura http://t.co/dQe9YV31Ig

  • @JSM_Liburutegia
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegiak ia 1.700 mailegu egin ditu hilabetean http://t.co/SkwYSrFtPp

  • @Poziktibity
    2015.eko urtarrilak 02

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegiak ia 1.700 mailegu egin ditu hilabetean, http://t.co/8hCY7Qpi5j @irekia bidez.

  • @CyberEuskadi
    2014.eko abenduak 31

    Comentario de Twitter:
    "eLiburutegia roza los 1.700 préstamos en un mes de andadura" http://t.co/9MffrW7RRP

Komunikabideek behera kargatzeko