Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean Euskotreneko tranbia eta funikular zerbitzuen 2015eko tarifak

2014-12-30

Datorren urtarrilaren 1ean, ostegunean, sartuko dira indarrean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak eskaintzen dituen tranbia eta funikular zerbitzuen 2015eko tarifak.

Tarifa berriak Euskadiko Prezioen Batzordeak baimendu ditu. Erakunde hori Euskadiko Herri Administrazioak eta Kontsumitzaile eta erabiltzaile elkarteek osatzen dute, besteak beste. Tarifek, ondoren adierazten diren aldaketak ekarriko dituzte:

LARREINETAKO FUNIKULARRA
Tarifak izoztu egingo dira eta 2014ko berberak izango dira

BILBOKO TRANBIA
Prezio igoera izango duen bakarra EGUNEKO txartela izango da. 4,40 euro balioko ditu 2015ean. Gainerako tarifak izoztu egingo dira.

GASTEIZKO TRANBIA
Ohiko BAT txartelarekin egiten den bidaiaren prezioa bi zentimo garestituko da, eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera 0,73 euro balioko ditu.

EGUNEKO txartelaren prezioa ere garestitu egingo da. 4,40 euro balioko ditu 2015ean. Gainerako tarifak izoztu egingo dira.

Tren zerbitzuei dagokienez, prezioen eguneratzea 2015eko apirilerako aurreikusten da, Mugi sistemak Gipuzkoan egiten duen tarifen berrikuspenarekin bat etorriz.

Informazio gehiago behar duten pertsonek, tranbia zerbitzuen geralekuetan, Larreinetako Funikularrean, Bezeroaren Arretarako Bulegoetan, 902 543 210 telefono zenbakian, www.euskotren.es webgunean eta twitterreko @euskotrenEJGV kontuan kontsultatu ahal izango dituzte prezio berriak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko