Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, 2015-18 Unibertsitario Plana onesten duena. (2014-12-30(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 30

LABURPENA

2015-2018 UNIBERTSITATE PLANA

Gobernu Kontseiluak 2015-2018 aldirako Unibertsitate Plana onartu du. Plan honek, ondorengo lau urteetarako Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateentzat orientazio estrategikoak eta finantziazio publikoa ezartzen ditu. Euskal Unibertsitate Sisteman unibertsitate publiko bakarra izaki, Euskal Herriko Unibertsitatea da plan honek helburu duen eragile nagusia.

2015-2018 Unibertsitate Plana, Euskal Unibertsitate Sistemak 2004an legez sortu zenetik izan duen hirugarren plan integrala da.

Aurreko planek egindako ahaleginen bultzada berri gisa sortu da, bai gaitasunen sorkuntzari dagokionean, bai Euskadiren erronka sozioekonomikoei erantzun emango dieten erremintak finkatzerakoan.

2015-2018 aldirako Unibertsitate Planak, aurreko planekin alderatuta, errealitate eta testuinguru desberdinean du abiapuntua. Testuinguru honetan, argiro, ezinbestekoa da baliabideen planifikazio eraginkor eta errealista egitea, Euskal Unibertsitate Sistemak bere inguruan duen inpaktua maximizatzea ahalbidetuko duena. Horretarako, Planaren bidez 2015-2018 aldirako hitzemandako baliabideek, eta finantzatzen dituen jarduerek, efikazia, eraginkortasuna eta jasangarritasuna izan beharko dituzten oinarrizko irizpide. Efikazia eta eraginkortasuna, behar-beharrezko baliabideak erabilita hitzartutako emaitzak lortzeko; eta jasangarritasuna, abian jarritako jarduerek denboran bideragarritasuna izango dutela ziurtatzeko. Beraz, plan errealista, zuhurra eta malgua da.

Zeharkako plana

Aipaturiko aurrekarietatik abiatuta, 2015-2018 Unibertsitate Planak Euskal Unibertsitate Sistemarekiko ikuspegi partekatua proposatzen du. Ikuspegi hau unibertsitateekin landua izan da orientazio estrategikoari, jardun-ildoei eta jomuga kuantitatiboak ezartzeari dagokionean.

Eusko Jaurlaritzak hazkunde adimentsuan duen helburuak sostengu berria aurkitzen du Unibertsitate Planean -honek zientziari, teknologiari eta formazioari egiten dion ekarpenaren bidez-, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin eta Lanbide Heziketaren Euskal Planarekin batera.

Herrialdearen beharrekin lerrokatze horretan, Euskadiko Espezializazio Adimentsurako Estrategia (RIS3) da erreferentzia-marko nagusia, prestakuntza-eskaintza egokia sortzearen bidez: herrialdearentzat lehentasunezko diren eremuetara eta aukera-zokoetara bideratutako ikerketa-jardueraren bidez; eta helburuetarantz hobeto bideratutako ikerketan oinarrituko den transferentziaren bidez.

Unibertsitate Planak bake eta bizikidetza eta giza garapenerako planen ardatzei egingo dizkien ekarpenez berriz, zera esan daiteke: Unibertsitate Planak bere egiten dituela genero berdintasunean, zerbitzu sozialetan eta osasunean ezartzen diren printzipio eta helmugak. Era berean, Unibertsitate Plana Euskararen Agenda Estrategikoak ezartzen dituen helburuekin ere lerrokatzen da, euskara unibertsitate-hizkuntza izateko apustu eginez.

Ezaugarri nagusiak

Unibertsitate Plana bi printzipiotan oinarritzen da: Euskal Unibertsitate Sistemaren nazioarteko proiekzioa, kalitate bereizgarri gisa, eta espezializazioa.

Euskal Unibertsitate Sistemaren nazioarteko proiekzioa izango da 2015-2018 Unibertsitate Planaren zeharkako jardueretan ardatzetako bat, horrekin zerikusia duten ekintzak eremu guztietan burutuko direlarik: formazioan, ikerketan eta transferentzian.

2015-2018 Unibertsitate Planak lau helburu estrategiko jasotzen ditu:

1. Euskal Gizarteak dituen goi mailako prestakuntza beharrei erantzutea, irakaskuntza-eredu eta metodologia berritzaileen bitartez.

2. Euskal Unibertsitate Sistemaren baliabide eta gaitasunak garatzea, bikaintasunezko ikerketa eta nazioarteko proiekziodun ikerketa egiteko.

3. Euskal gizartearen erronka ekonomiko eta sozialei ekarpen erabakigarriak egitea, ezagutza-transferentziaren bidez eta profesionalen etengabeko prestakuntzaren bidez.

4. Zerbitzu-eskaintza inklusiboa eta kalitatezkoa izango duen Euskal Unibertsitate Sistema bermatzea, baliabideen eta teknologia berrien erabilera jasangarria, gardena eta ingurumenarekiko arduratsua egingo duena, eta finantziazio eredu orekatua eta jasangarria izango duena.

Lau helburu estrategiko hauen hedapena hamasei lan-ildoren bidez gauzatzen da. Lan-ildo hauek, 2015-2018 Unibertsitate Planak sustatuko dituen ekintzei zentzua ematen diete eta taldekatu egiten dituzte.

Azalduriko lau helburuen garapenaren bidez, agerian gelditzen da Planak pertsonekiko duen konpromisoa: lan-munduan txertatzea, ekintzailetzari bultzada, enplegagarritasunaren edo ekitatearen sustapena, inklusioa eta aukera-berdintasuna.

Unibertsitate publikoari dagokionez, pertsonekiko konpromiso horrek lanpostuak bermatzea eta enplegua sortzea ditu helburu. Formazioan arituko diren ikertzaileak kontratatzea aurreikusten du planak, hauek Euskadin ikerketaren etorkizuna berma dezaten, eta unibertsitateko irakasleria berritzeko harrobi izan daitezen. Gainera, aurreko planean aldi baterako sorturiko lanpostuak finkatu ahal izan daitezen bidea ezartzen du, aurreko aldian sortutako enpleguaren jarraipena bermatuz horrela.

Finantziazioa

Finantziazioari dagokionez, planak lau urtean 1.287.200.090 euro aurreikusten ditu, Euskal Unibertsitate Sistemako itunpeko jarduerak eta UPV/EHUren ohiko funtzionamendua finantzatzera bideratuak. Unibertsitateei egingo zaizkien diru-ekarriak ondorengo taulan ageri dira, eurotan emanak.

Unibertsitatea 2015 2016 2017 2018 Guztira 2015-2018

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

300.370.805 302.629.542 306.509.416 320.808.650 1.230.318.413

Universidad de Deusto/Deustuko Unibertsitatea

7.286.762 7.396.063 7.543.985 7.845.744 30.072.554

Mondragon Unibertsitatea

6.496.013 6.593.453 6.725.322 6.994.335 26.809.123
Guztira 314.153.580 316.619.058 320.778.723 335.648.729 1.287.200.090

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko