Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Getaria eta Coruñak arrantza eta merkataritza arloetan tradizioz izandako harremana ospatzen dute gaur

2010.eko ekainak 15

Bost parrillero getariarrek itsas produktuak prestatuko dituzte eta txakolinarekin batera dastatu ahal izango dira

Galiziak eta Getariak sortu dituzten harreman historikoak aztertuko dituen hitzaldia eskainiko du Arrantza sailburuorde Jon Azkuek bi historialarirekin batera

A Coruña, ekainak 15.- Arrantza sailburuordea, Jon Azkue, Getariako alkatea Andoni Aristi eta euskal udalherri honetako bost parrillero gaur Coruñan daude, udalerri gipuzkoarrak komunitate galiziarrarekin duen tradiziozko harremana ospatzeko.

Elkano jatetxeko bi arduradun, Iribarreko beste bi eta Kaiako beste bat bertan izango dira jardunaldian eta eurak arduratuko dira arraina brasan prestatzeaz, bertaratzen direnek dastatu ahal izan dezaten. Gainera, Getariako txakolina probatzeko aukera ere izango dute jankideek eta Getariako baso bana jasoko dute opari gisa, guztia 2 euro ordainduta. Ekitaldia Trocoso kale tradizionalean egingo da 19:30etik 22:00etara. Halaber, egunean zehar aukera izango da Getariako produktuak salgai izango dituzten karpak zein antxoak artisau eran prestatzen dituzten arrantzaleen postuak bisitatzeko. 

Horrez gain, Galiziak eta Getariak arrantza eta merkataritza bezalako arloetan garatu dituzten harreman historikoak aztertuko dituen hitzaldi bat eskainiko dute Arrantza sailburuorde Jon Azkuek eta Jesús Manuel Pérez Centeno eta Xabier Alberdi Lombide historialariek. Konferentzia 18.00etan izango da Castelo de San Antón-en.

Jardunaldiko programa

11:00. Harrera Coruñako Udaletxean (Bertan egon dira dira Coruñako alkatea, Javier Losada, Getariako alkatea eta Arrantza sailburuordea).

14:00. Bazkaria Aquarium Finisterrae-n.

18:00. Konferentzia Castelo de San Antón-en: "Galiziaren eta Getariaren arteko harreman historikoak: arrantza, merkataritza..." ("Relaciones históricas de Galicia y Getaria: pesca, comercio..."). Hizlariak: Jon Azkue, Arrantza sailburuodea, eta Jesús Manuel Pérez Centeno eta Xabier Alberdi Lombide historialariak.

19:30etik 22:00etara. Dastatze herrikoia Troncoso kalean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Azkue