Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, zeinaren bidez jakinarazten baita Jaurlaritzak zer iritzi duen Euskal Talde Popularra legebiltzar-taldeak Familiei laguntzeari buruzko abenduaren 12ko 13/2008 Legea aldatzeko aurkeztutako lege-proposamena aintzat hartzeari buruz. (2014-12-30(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 30

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK USTE DU DESEGOKIA DELA LANA ETA FAMILIA BATERAGARRI EGITEKO LAGUNTZAK ESKUBIDE SUBJEKTIBO BIHURTZEA, EGOERA EKONOMIKOA DELA ETA

Estatuan parekorik ez duen babes sozialeko sistema mantentzeko euskal gizartea Euskadin ahalegin handia egiten ari dela gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak.
Gainera, gaur egungo langile guztiek ezin dituzte eskuratu bateragarritasun-neurri horiek eta, horregatik, jaiotza-tasaren eta familien aldeko euskal estrategia berri bat diseinatzea funtsezkoa dela uste du gobernuak.

Gobernu-kontseiluak familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 legea aldatzeko Euskal Talde Popularrak egindako lege-proposamena kontuan hartzearen kontra dagoela adierazi du. Aldaketa honen bidez, alderdi popularrak bizitza pertsonala, familia-bizitza eta laneko bizitza bateragarri egiteko laguntzak eskubide subjektibo bihurtu nahi ditu.

Lehenik eta behin, Estatuan parekorik ez duen babes sozialeko sistema mantentzeko euskal gizartea Euskadin ahalegin handia egiten ari dela gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak.

Laguntza horiek eskubide subjektibo bihurtzea, gaur egungo egoera ekonomikoa eta epe laburrerako nahiz ertainerako aurreikusitako egoera kontuan izanda, desegokia eta garaiz kanpokoa da. 2015erako aurreikusitako aurrekontu-kopuruekin, herritarrek alor horretan aurkezten dituzten eskaerei arreta emango zaie, baina ezinezkoa izango da alor honetako aurrekontu-gastua handitzea.

Gainera, autonomo gisa lan egiteagatik edo langilearen enpresako egoerarengatik, langile guztiek bateragarritasun-neurri hauek ezin dituztela eskuratu gogorarazi du gobernuak; beraz, Eusko Jaurlaritzak hasitako gogoeta-prozesuan aurrera egitea beharrezkoa da. Prozesu horretan, babes sozialeko sistemako laguntza guztiak aztertuko dira eta jaiotza-tasaren eta familien aldeko euskal estrategia berri bat egingo da.

Azkenik, gobernuak gogorarazi du agente sozialekin laneko bizitza eta familia-bizitza bateratzeko baldintzak negoziatzeko eta hitzartzeko gunea elkarrizketa sozialaren mahaiak direla.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau