Berriak
Eu

URAk abian jarri ditu era bateratuan Plan Hidrologikoaren Proiektuaren Proposamenaren Kontsulta Publikoa eta Uholde Arriskuaren Planaren Proiektuaren Informazio Publikoa, Kantauri Ekialdeko Demarkazioaren EAEko Barneko Arroen Eremuan

2014.eko abenduak 30

Bi plan hauek oinarrizko elementuak dira uraren eta lurraldearen kudeaketa bateratu batean. Horien arteko koordinazioa ezinbestekoa da bien helburu guztiak uztartu nahi badira, besteak beste, ur-masen narriadura etetea eta ur-masen eta babestutako eremuen egoera ekologiko ona lortzea.

Uraren Euskal Agentziak, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikia, hasiera eman die Kantauri Ekialdeko Demarkazioaren kudeaketa koordinatu bat lortzeko honako agiri garrantzitsuen kontsulta eta informazio publikorako epeei.

 

  • Plan Hidrologikoaren Proiektuaren Proposamena (2015-2021 Berrikuspena) Kantauri Ekialdeko Demarkaziorako, EAEko Barneko Arroen Eremuan, kontsultagai egongo da 6 hilabetez. Ezinbesteko agiria da 2015-2021 plangintza hidrologikoko zikloaren lantze prozeduran. Izan ere, aipatutako seiurte horretan, uraren politikak kontuan izan beharko dituen oinarriak ezarriko ditu Euskadiko lurraldearen gehiengoan.
  • Uholde Arriskuaren Kudeaketarako Planaren Proiektua (2015-2021) Kantauri Ekialdeko Demarkaziorako, EAEko Barneko Arroen Eremuan, 3 hilabetez zabalduko da informazio publikora. Agiri honek hainbat erakundek uholde arriskuaren aurrean elkarlanean aritzeko oinarriak ezartzen ditu eta aurreratu egiten ditu uholde arriskuaren kudeaketarako 2015 eta 2021 urteen artean egin beharreko inbertsioen plangintza.
  • Era berean, aurreko bi agirien Ingurumen-jasangarritasun Txostena informazio publikora zabalduko da.

Beste alde batetik, Kantauri eta Ebroko Konfederazioek ere lan berdina egingo dute haiei dagozkien EAEko Plangintza eremuetan.

Uholde Arriskuaren Kudeaketa Planaren eta Plan Hidrologikoaren arteko koordinazioa indarrean dagoen urari buruzko araudiak ezartzen duen betebeharra da. Koordinazio hori are beharrezkoagoa ikusten da bi plangintzen helburuak uztartu nahi badira: ur masen narriadura etetea eta ur masa eta babestutako eremuetan egoera ona lortzea.

Aurreko guztia betetze aldera Uholde Arriskuaren Kudeaketarako Planaren Proiektua (2015-2021) integratu egin da Plan Hidrologikoaren Proiektuaren Proposamenean (2012-2021), bai prozeduraren aldetik bai agirien aldetik.

Prozedurari dagokionez, ingurumen ebaluazioaren izapidea batera egiteaz gain, parte hartze prozesuak partekatuko dituzte, eta, era berean, batera egingo dituzte oniritzia eman behar duten hainbat organoetan egin beharreko urratsak.

Agiriei dagokionez Kudeaketa Planaren dagokion atala Plan Hidrologikoaren Memoria, Neurri Programa eta Araudian sartu da, eta, horrekin batera, Kudeaketa Plan osoa Plan Hidrologikoaren eranskin bezala txertatu da.

Informazio gehiago

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko martxoak 17

    Quisiera saber, de forma resumida, que es el ARSIPs (Áreas de Riesgo Siginificativo de Inundación Potencial), que relación tiene con este plan, en que se basa para su delimitación y como afecta a determinadas áreas. Por ejemplo, Urdaibai y zona industrial de Gernika.

  • @AclimaEuskadi
    2015.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    URA expone la Propuesta del Plan Hidrológico y el Plan de Gestión de Riesgo de Inundación en las ...http://t.co/UcEHjFShnb

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)