Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskal administrazio publikoek, interneten bitartez, 11.000 izapide eta zerbitzu baino gehiago eskaintzen dituzte

2015.eko urtarrilak 06

 

  • Udalek eskaintzen dituzte zerbitzu eta izapide gehien (% 44,1) ondoren Eusko Jaurlaritzak (% 21,9) eta foru aldundiek (% 15,3).
  • Izapide elektronikoen % 37,8 baimenei eta erregistroko kudeaketei dagozkie; pisuari erreparatuz, ondoren, laguntza eta diru-laguntzak (% 20,5) eta tasa eta zergak (% 12,5) datoz.
  • Euskadiko herri-erakundeek 922 atari desberdinak erabiltzen dituzte, % 21,2 Eusko Jaurlaritzakoak dira.

Eusko Jaurlaritzak, 2013ko datuen arabera, Zerbitzu Publiko Aurreratuen ZERPA2013 berritu du. Euskadiko herri-administrazioen leihatila bakar elektronikoa abian jarri ahal izateko ezinbesteko tresna da. Datu-base hau doakoa da eta herritarrek, enpresek eta sektore publikoak berak erabiltzeko moduan dago.

ZERPA2013-k Administrazio guztiek eta haien enpresa-sektoreak 2010ean eta 2013an Internet bidez eskaini zituzten 11.220 zerbitzuak eta izapideak barne hartzen ditu. Atari eta zerbitzuen deskribapenak eta haietarako sarbideak agertzen dira bertan, moten eta funtzio-arloen arabera sailkatuta.

ZERPA2013

Direktorioak biltzen dituen unitateen erdiak baino pixka bat gehiago administrazioko prozedurei eta izapideei dagozkie (% 56,7), laurden bat edukiei (% 24,1) eta % 10,8 zerbitzuei.  Gainerakoak honela banatzen dira: % 4,3 arautu gabeko ikastaroei dagozkie (487), % 2,9 kontratatzaile profilen atalei eta % 1,2 sari, sariketa eta lehiaketei.

 

Euskadiko Autonomia Erkidegoko 251 udaletatik % 99k Interneteko ataria daukate eta zerbitzu eta izapide guztien % 44,1 eskaintzen dute. Eusko Jaurlaritzak, 213 ataritan, eskaintza elektronikoaren bosten bat du (% 21,9); aldundiek, berriz, % 15,3, 37 ataritan banatuta. Elkarte publikoek 180 webgune dauzkate eta haien bitartez % 6,8 eskaintzen dute. Ondoren, EHU (42 atari eta eskaintza osoaren % 5,7) eta erakunde autonomoak (% 4,7, 50 webguneren bitartez) daude.

Prozedurak eta izapideak bakarrik aztertzen baldin baditugu, erakunde publikoek 2010 eta 2013 artean eskaini zituzten 7.229etatik heren bat baino gehiago baimenei, erregistroko izapideei eta karnetei dagozkie (% 37,8). Ondoren, pisuari dagokionez, laguntza eta diru-laguntzak (% 21,5), zergak eta tasak (% 13) eta, azkenik, zerbitzuak eskatzeko izapideak (% 11,7) daude.  Mota horretako prozedurak, direktorioan aurkeztutakoen artean, bostetik lau baino gehiago dira, eta herri-administrazioek ongizate estatuan egiten dituzten jarduerak laburbiltzen dituzte: eskubideak eta betebeharrak bermatzea, dirua biltzea, aberastasuna birbanatzea eta zerbitzuak ematea.

Eusko Jaurlaritza da (Internet bidezko 1.153 prozedura eta izapide) Internet bidezko eskaintza handiena daukaten erakunde publikoen zerrendako buru; bigarrena, berriz, Bizkaiko Foru Aldundia (447) eta, hirugarrena, Arabakoa (360). Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) laugarren tokian dago (346). Lehenengo udala, Irun, seigarren tokian dago (236) eta, hurrengoa Bilbo da (232 unitate). Lehenengo hamar erakundeen artean, Gipuzkoako beste bi udalerri ere badaude: Arrasate (206) eta Elgoibar (144).

Administrazioek, enpresa publikoek eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 922 atari desberdinen bitartez bideratzen dute zerbitzu eta izapide horien eskaintza. Horien heren bat baino pixka bat gutxiago (% 29,7), Gipuzkoako erakunde publikoenak dira, % 24,1 Bizkaikoenak eta % 8,9 Arabakoenak; gainerako % 37,2 autonomia erkidego osoan jarduten dutenenak.

Udalak dira webgune gehien kudeatzen dituztenak: % 39,3. Ondoren, Eusko Jaurlaritza (% 21,2). Apur bat atzerago, elkarte publikoak  (% 17,8) eta erakunde autonomoak (% 5) daude.  Haien atzetik datozen foru aldundi, unibertsitate publiko eta fundazio publikoei % 4 inguru dagokie. Gainerako % 4a mankomunitateei, partzuergoei, koadrilei eta bestelako entitate txikiei dagokie.

 

OHAR METODOLOGIKOA

Estatuko Administrazio Orokorreko entitate publikoak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten administrazio horren mendeko sektore publikoko enpresak ez dira barne hartu, ezta unibertsitatez kanpoko ikastetxeen izapide eta prozedurak ere.

 

 

 INFORMAZIO GRAFIKOEKIN ERANTSITAKO DOKUMENTUAN

 

 

 

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @vmbonillao
    2015.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    Se necesitan más líderes digitales para atender las demandas de los ciudadanos digitales. Buen ejemplo lo que... http://t.co/NBX1ZWftY1

  • @mentxu09
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @novagob: AAPP vascas ofertan 11.000 servicios y trámites por Internet http://t.co/0JR1CyFo9V
    ***Aytos: 44%
    **GV: 22%
    *DDFF: 15%
    vía @…

  • @jicriado
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @novagob: AAPP vascas ofertan 11.000 servicios y trámites por Internet http://t.co/0JR1CyFo9V
    ***Aytos: 44%
    **GV: 22%
    *DDFF: 15%
    vía @…

  • @mentxu09
    2015.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    AAPP vascas ofertan 11.000 servicios y trámites x Internet http://t.co/RQ9mcYwa9S
    ***Aytos: 44%
    **GV: 22%
    *DDFF: 15%
    vía @Irekia cc @nmelg

  • @LuisSaratxaga
    2015.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [SERVICIOS ONLINE] Las administraciones públicas vascas ofertan ya 11.000 servicios y trámites a través de Internet ➡ http://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    [SERVICIOS ONLINE] Las administraciones públicas vascas ofertan ya 11.000 servicios y trámites a través de Internet ➡ http://t.co/9wxfCqijcZ

  • @CyberEuskadi
    2015.eko urtarrilak 06

    Comentario de Twitter:
    "Las administraciones públicas vascas ofertan ya más de 11.000 servicios y trámites a través de Internet" http://t.co/GymYqWBFOX

Komunikabideek behera kargatzeko