Berriak Segurtasuna
Eu

Hogeita bederatzi pertsona hil dira 2014an Euskadiko kaleetan eta errepideetan izandako zirkulazio-istripuetan

2015.eko urtarrilak 01

 

Istripu larriak %48 jaitsi dira Euskadin

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak 2014ko Euskadiko kaleetan eta errepideetan izandako zirkulazio-istripuen balantzea egin du. Balantze horren arabera, 29 hildako eta 372 zauritu larri izan dira. Horrek esan nahi du jaitsiera nabarmena izan dela iazko zifrekin alderatuz gero.

2014an Euskadiko kaleetako eta errepideetako istripu larriak % 48 jaitsi direla adierazten dute bai Ertzaintzak bai Udaltzaingoek erregistratutako zirkulazio-istripuei buruzko datuek. Zehazki, iaz 29 hildako izan ziren, 2013an baino27 gutxiago. 372 zauritu larri izan ziren, iaz baino 58 gutxiago.

«Datuak, ezbairik gabe, positiboa dira eta zergatia da, gehienbat, gidariek bolantearen aurrean gero eta jarrera arduratsuagoa dutela. Gure bizitzekiko eta gainerako pertsonen bizitzekiko zuhurtziazko eta errespetuzko joera horri eusten jarraitu behar dugu», adierazi du Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak, Garbiñe Sáez Molinuevok. «Gainera, aurten, ahulenak diren kolektiboekin biziki lan egin dugu, kontzientziazio-neurri berriak jarri ditugu martxan, baita, ustez, euskal gizarteak jaso dituen kanpainak ere. Eta ez dago inolako dudarik 2014. urtea meteorologiaren aldetik oso ona izan dela eta, ondorioz, datuak positiboak izan dira», adierazi du zuzendariak.

«Hala ere, zuhurrak izan behar dugu; izan ere, gure errepideetan gero eta mugimendu handiagoa dago pixkanaka eta, ziur asko, datorren urteetan nabarmenagoa izango dela mugimendu hori. Ondorioz, etorkizuneko istripu-tasan ondorioak ekar ditzake», adierazi Trafikoko zuzendariak.

Hildakoen tipologiari dagokionez, datuek hau adierazten dute: 29 hildakotatik 18 autoko gidariak izan direla (8 moto-gidariak, 9 turismo-gidariak eta bestelako ibilgailuetako gidariak eta 1 txirrindularia), 1 autoko bidaidea izan zela eta gainerako hildakoak ibilgailuek aurretik eramandako oinezkoak(10).

Oro har, zirkulazio-istripuetako hildakoak gizonezkoak izan dira. Zehazki, 22 gizonezko hil dira; aldiz,7 emakumezko hil dira. Ildo horri jarraiki, ehunekorik nabarmenena gidarien taldean dago; izan ere, hil diren gidarien %95 gizonezkoak izan dira. Hala ere, autoek gizonezkoak baino emakumezko gehiago eraman dituzte aurretik: % 60. Emakume horiek guziak 64 urtetik gorakoak izan dira. Bestetik, bidaidea gizonezkoa izan da.

Zauritu larri gutxiago egon dira iazkoen aldean, hala ere, hildakoen zifrak baino gutxiago jaitsi dira. Zehazki, joan den urtean 372 zauritu larri izan ziren, 2013. urtean baino 58 gutxiago.

Bizkaiko lurralde historikoan erregistratutako zirkulazio-istripuetan izan dira hildako gehien. Zehazki, 14 hildako izan dira (2013. urtean baino 6 gutxiago). Gipuzkoan, berriz, 12 hil dira(10 gutxiago) eta, azkenik, Araban 3 hil dira(11 gutxiago).

Hala ere, zauritu larriak eragin dituzten istripuei dagokienez, Gipuzkoako lurralde historikoko zifra Bizkaikoa eta Arabakoa bainoa handiagoa izan da. Gipuzkoan, 187 zauritu larri izan dira, Bizkaian baino 84 gehiago. Araban, ordea, 81 zauritu larri izan dira.

Amaitu berri den erregistratu diren datuak aurreko urteetako datuekiko onak diren arren, Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok hau adierazi du: «funtsezkoa da kontzientziazioan alorrean eta errepideko segurtasunaren hezkuntzan lan egitea. Euskal gizarteari adierazi behar diogu gure errepideetan ibiltzeak erantzukizuna dakarrela, ez soilik gure segurtasunerako baita gainerakoen segurtasunerako ere.» «Kolektibo ahulenek kezkatzen gaituzte eta haiekin batera lan egiten jarraituko dugu; horrela, adieraziko dugu hurrengo 2015-20120ko Errepideko Segurtasunari eta Mugikortasun Seguruari Eta Jasangarriari Buruzko Planean.»

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2015.eko urtarrilak 06

    Con una responsable así, con tan poca preparación mejor dejo el coche en casa y utilizaré el transporte público. Es una decisión mía, porque no me inspira confianza que una licenciada en derecho pueda ser directora de algo que no tiene suficiente preparación. Es una irresponsabilidad grave como directora, el hablar sin tener ni idea. Hay ingenieros doctos en la materia y con más sabiduría en paro para desarrollar el puesto de tal responsabilidad y para adoptar las decisiones más adecuadas para que mejoren las tasas de accidentes. No me inspira confianza. Me fío más de un taxista, un camionero o un ingeniero docto en la materia. Mientras tanto, el coche parado.

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2015.eko urtarrilak 05

    Sectores vulnerables, falta decir quiénes son, los ciclistas. No lo explica. Faltan explicaciones e indicaciones, así como mencionar el reconocimiento y gratitud a los servicios de emergencia. El discurso como idea está muy bien pero es incompleto y pobre. Con todos mis respetos vaya a defender las leyes. Que con tener un par de cursillos se cree muy buena y apta para el puesto de gran responsabilidad. He leído su curriculum vitae y no tiene curriculum vitae para estar de directora de tráfico. La educación es costosa, pero la ignorancia lo es más.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)