Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

2015eko lehen aparteko paga kobratuko dute bihar EAE-ko Herri Administrazioan lan egiten duten 70.000 pertsonek, gutxi gorabehera

2015.eko urtarrilak 04
  • Urtarrilera eta uztailera aparteko pagak aurreratu ditu Eusko Jaurlaritzak hirugarren urtez segidan, hori ez egiteak Euskadiko kontsumoan ekarriko lituzkeen ondorio negatiboak saihesteko helburuarekin
  • Gainera, Espainiako gobernuak aginduta eta Konstituzio Auzitegiak berretsita 2012an kendu zen aparteko paga itzultzen hasiko da Eusko Jaurlaritza apirilean. 

Euskal Herri Administraziorako lan egiten duten langileek (funtzionarioek eta behin-behineko langileek) bihartik aurrera, urtarrilaren 5etik aurrera, kobratuko dituzte 2015ko aparteko bi pagak. Gobernuak pagetako bigarrena uztaileko aurreko egunetan gauzatuko du.

Horrela, hirugarren urtez segidan, Eusko Jaurlaritzak erabakitako aurrerapen hori 70.000 pertsonek jasoko dute. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren ustez, oraindik goiz da aparteko pagak kobratzeko datetan normaltasuna berriz berreskuratzeko. Eusko Jaularitzak uste du, neurri hori hartu ezean, Euskadiko kontsumoari negatiboki eragingo liokeela.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak 2015eko apirilean ordainduko du Espainiako Gobernuak dekretu bidez kendu zuen aparteko pagaren %25a. Konstituzio Auzitegiak berretsi egin zuen Espainiako Gobernuaren erabaki hori. Neurri honek 50 milioi euro inguruko aurrekontu-eragina izango du, baina, hala ere, ez die eragingo aparteko paga kenduko zela iragarri aurretik eta 2012ko bigarren seihilekoan kontzeptu horrengatik zenbatekoren bat jaso zutenei.

Bi erabakiak 2015erako Legebiltzarrak onartutako Aurrekontuen Lege Proiektuan daude.

KONSTITUZIO KONTRAKOTASUNEKO ERREKURTSOAK

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du Konstituzio Auzitegiak 2012ko abenduko aparteko paga kentzearekin eta funtzionarioen soldatetako beste murrizketa batzuekin lotutako lau konstituzio-kontrakotasuneko auzi (*) ere dituela ebazteko.

Bi urte bete dira Konstituzio Auzitegiak ebatzi zuenetik Eusko Jaurlaritzak ezin zuela 2012ko abenduko aparteko paga ordaindu. Eusko Jaurlaritzaren ustez, auzitegiak errekurtsoari buruz ebazteko astia izan du. Hala, milaka funtzionarioren ezegonkortasun-egoera konponduko luke eta EAEko herri-administrazioek arau-marko egonkor batean arlo horretan jardun ahalko lukete.

(*) Espainiako Gobernuak errekurtsoa Konstituzio Auzitegian, Eusko Jaurlaritzak 2012ko abenduko aparteko paga ordaintzea erabaki zuelako. Eusko Jaurlaritzaren hiru errekurtso, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren aurka eta 2012ko eta 2013ko Estatuko Aurrekontu Orokorren legeen aurka.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoEAJ
    2015.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Las alrededor de 70.000 personas que trabajan en la Administración Pública Vasca... http://t.co/ZT2CnFRJeR

  • @alberto_marco8
    2015.eko urtarrilak 05
  • @CyberEuskadi
    2015.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    "Las alrededor de 70.000 funcionarios de la Administración Pública Vasca cobrarán mañana la primera paga extra http://t.co/qo6fmbk4Hf