Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko standak Fitur 2010 azokan lortutako saria jaso du Madrilen.

2010.eko ekainak 15

 Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Pilar Zorrilla andreak, Euskadiko standak Fitur azokaren azken edizioan (2010eko urtarrila) lortutako saria jaso du gaur. Eguerdian Madrileko Ifema azokan antolatutako ekitaldian irabazle suertatu diren gainerako standekin batera egon da Eusko Jaurlaritza. 

 Aurten, Madrileko Nazioarteko Turismo Azokak (Fitur) hiru autonomi erkidego saritu ditu "ex aequo". Euskadi, Promotor Turismo Canarias eta Gaztela eta Leoneko Junta. Bestetik, Benidormeko Udalak ere aipamen bat jaso du. Herrien kategorian, honako hauek izan dira saridunak: Tailandiako Turismoa, Suitza Turismo eta Mauritius Irlako turismo-bulegoa. Proexport Colombia-k ere aipamena jaso du. Enpresei dagokienez, Confortel Hoteles, AC Hoteles eta Adif baltzu publikoak jaso dute saria.

 Duela 30 urte azoka sortu zenetik antolatu ohi den "Stand lehiaketa"ren sariak Madrileko arkitekto-elkargoak eta azokaren diseinugileek osatuko epaimahaiak erabakitzen dituzte. Epaimahaiak, besteak beste, profesionaltasuna, komunikagarritasuna, sustapena eta standaren diseinua baloratu ditu.

Euskadiren kasuan, gainera, bigarren aldiz lortu du saria bi urte jarraian, aurretik beste autonomia erkidego batek ere lortu ez duena. Saritutako standa azoka honetan plazaratu da lehen aldiz eta bere diseinua Bilboko Supperestudio enpresaren proiektua da: Izan ere, enpresa hori da xede horretarako deitutako lehiaketa publikoaren esleipen-hartzailea.

 Diseinuaren ikuspegitik, oso espazio erakargarria eta berritzailea zen. Gune irekia zen, eta sartzeko erraza; hala, bisitaria erraz asko mugitzeko modukoa azpimarka guztietako mostradoreetatik barrena, eta Euskadin barrena touring edo ibilbide moduko bat egiteko bide ematen zuena,... maleta eta guzti! Standaren elementu nagusia eta berritzaileena bidaia-maleta zen. Geroago standa beste azoka batzuetan ere erabili zen, esaterako, Expovacaciones, pasa den hilean.

 

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 15a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Zorrilla