Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2015-2018 aldirako Unibertsitate Plana aurkeztu du

2014.eko abenduak 30

Gobernu Kontseiluak 2015-2018 aldirako Unibertsitate Plana onartu du. Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak adierazi duen moduan, plan honek ezartzen du euskal unibertsitate-sistema osatzen duten hiru unibertsitateek hurrengo lau urteetan zer orientabide estrategiko jarraituko dituzten eta zer finantzaketa publiko jasoko duten, arreta berezia eskainiz Euskal Herriko Unibertsitateari.

Sailburuak adierazi du Unibertsitate Plana transbertsala dela, eta euskal unibertsitate sistemari eman nahi zaion nazioarteko proiekzioan nabarmenduko dela, esparru bakoitzarekin lotutako ekintzekin: trebakuntza, ikerketa eta transferentzia. Uriartek azaldu du plan hau aurrekoa ez bezalako errealitate batetik sortu dela, nahiz eta adierazi duen «errealista, zuhurra eta malgua» dela.

Finantzaketari dagokionez, planak aurreikusten du 1.287.200.090 euro bideratzea lau urtean, euskal unibertsitate sistemarekin hitzartutako jarduerak finantzatzeko eta EHUren ohiko funtzionamendurako. 

ERREKURTSOAK KONSTITUZIO AUZITEGIAN

Prentsaurrekoan izan dira, halaber, Josu Erkoreka bozeramailea, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, eta Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburua, eta adierazi dute Eusko Jaurlaritzak hainbat konstituzio-kontrakotasun errekurtso ipini dituela.  

Hala, Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa ipini du Konstituzio Auzitegian merkataritzako ordutegiak erabat liberatzen dituen eta ez ikasi ez lan egiten ez duten gazteen laguntzak erregulatzen dituen legearen kontra, iritzirik barneko komertzioaren eta merkataritza-ordutegiak erregulatzeko eskumenak urratzen dituela, eta 2010eko enplegu-politika aktiboen transferentzia ere urratzen duela. 

Erkorekak ziurtatu du inbasio bikoitz hau behin eta berriz errepikatzen dela, eta, hori ikusirik, Jaurlaritzak zuzenean ipiniko duela errekurtsoa, alde biko batzordea deitu gabe. 

BERRIRO ZENTRALIZATZEKO JOERA

Erkorekak azaldu duenez, auzitegi horretan hamar errekurtso ipini izanak argi erakusten du Espainiako Gobernuak atzera zentralizatzeko duen joera. Alde horretatik, Erkorekak esan du Espainiako Gobernuak ez duela ez entzuten, ez ulertzen. Bozeramaileak esan du Mariano Rajoyk ez diola erantzunik eman Eusko Jaurlaritzaren planteamendu bakar bati ere, eta nahiago duela bere gehiengo osoari heldu harik eta hauteskundeak iritsi arte.  

MERKATARITZA JARDUERAREN LEGEA 

Arantxa Tapia sailburuak baieztatu du gaur bertan bidaliko duela Jaurlaritzak Legebiltzarrera Merkataritza Jardueraren Legea Erreformatzeko Proiektua. «Turista-etorri handiko» eremuen izendapen-eredu eta araudi propioa proposatu ditu lege honek. 

Orain-oraingoz, Lege hau onartu bitartean, Tapiak baieztatu du Donostiako alde zaharreko saltokiek bakarrik izango dutela ordutegi-askatasuna uztailean eta abuztuan. Neurri hori Estatuko legedian dago jasota: hiri turistikoek (Donostia horien artean dago), erabateko ordutegi-askatasuna izango dute beren establezimenduak urte osoan irekitzeko. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du lege horri errekusrtsoa ipiniko diola Konstituzio Auzitegian.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.12.30)

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)