Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Bilbon egingo da datorren ostegunetik aurrera Justizia Konponarazleari Buruzko Europako Foroa

2010.eko ekainak 15

300 adituk aztertuko dute bitartekotza judizialaren abantailak gatazkak ebazteko

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua Idoia Mendiak hasiera emango dio datorren ostegunean Justizia Konponarazleari Buruzko Europako seigarren Foroari. Bere parte-hartzea Europako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetzan antolatu duten hiru eguneko lansaioaren abiapuntua izango da eta 300 aditu bilduko dituzte Bilbon, Euskalduna Jauregian, bitartekotza judizialak gatazkak ebazteko dituen abantailak aztertzeko.

Hain zuzen ere, bilerak hiru gai nagusi izango ditu oinarri: herrialde ezberdinetan bitartekariek eta bideratzaileek duten eginkizuna; abokatuekin lankidetzan aritzea, epaien, fiskalen eta poliziaren inplikazioa areagotzeko bide gisa; eta talde-hitzaldiak (conferencing), biktima eta akusatuen familiartekoen eta lagunen parte-hartzearekin egiten diren bilerak, justizia konponarazlea sustatzeko tresna bezala.

Programaren barruan daude, beste gai batzuen artean, eragile juridikoen ezberdinen zereginari buruzko tailerrak eta hitzaldiak, krimenen prebentzioa, etxeko indarkeriaren kontzeptua eta bitartekotzaren egitekoa Espainiako Justizia eraberritzeko jarraitu beharreko egitarauan.

Justizia Konponarazleari buruzko Europako Foroak Bilbon ospatuko ditu bete dituen hamar urteak. Bi urtean behin antolatzen da eta Bizkaiko hiriburuak Verona, Bartzelona, Budapest, Ostende eta Lovainari hartu die lekukoa, hiri horiek hartu baitute gertakizun hau aurreko edizioetan.

Justizia Konponarazleari buruzko Europako Foroaren Weba

Iruzkin bat
  • @parkerlauralyne
    2010.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter: Bilbao to host the European Forum for Restorative Justice from Thursday . http://bit.ly/a5be2L

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)