Berriak Osasuna
Eu

“Google medikoak” beste aintzatespen bat jaso du Europatik

2014.eko abenduak 26

BIOPOOL proiektuak Euskal Biobankua du buru eta Europako Batzordearen gehieneko kalifikazioa jaso du

  • BIOPOOLek biobankuen sarea garatzea ahalbidetu du, ikuspen artifizial eta semantikoko tekniken bitartez. Biobankuen sareak interes-laginaren irudiaren antzeko irudiak izateko aukera ematen dio ikertzaileari, bai eta loturiko datuenak ere
  • Europako Batzordeko ebaluatzaileek proiektu berritzailetzat jo dute BIOPOOL: “ikerketaren esparruan toki bat betetzen duen proiektu berritzailea, anatomia patologikoko irakaskuntzan eta, etorkizunean, diagnostikoan ere erabilgarri izan daitekeena”.
  • Sari hori proiektuak martxan dirauen bi urteotan BIOPOOLek jaso dituenei gehituko zaie; besteak beste, Anatomia Patologikoko Espainiako Elkartearen & International Academy of Pathology akademiaren ikerketa-lan onenaren saria eta EARTO erakunde europarraren berrikuntzaren ‘Oscarra’

Bilbo, 2014ko abendua. BIOPOOL proiektuari “bikain” nota eman dio Europako Batzordeak, oinarritzat hartuta proiektuaren abian jartzearen bideragarritasuna, eta bi urteko lanaren ondoren izan duen eragin soziala eta ekonomikoa. Bi urte horietan, ikerketa-xedearekin lagin biologikoak bilatzeko “Google moduko” bilatzaile berritzailea egin dute.

BIOPOOL proiektua Europako Batzordeak finantzatu du 7. Esparru Programaren barruan, eta Euskal Biobankua (BIOEF) izan da buru, eta lankidetzan aritu dira Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko, Galdakaoko Ospitaleko, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko, Arabako Unibertsitate Ospitaleko —Osakidetzarenak— eta Onkologikoko Anatomia Patologikoko zerbitzuak. Horiez gain, Europako beste sei erakundek ere parte hartu dute, haietako bi Euskal Autonomia Erkidegokoak: Tecnalia zentro teknologikoa eta eMedica enpresa. Beraz, proiektu hau Euskal Biobankuaren jardueraren barruan sartu dute, lagin biologikoak kudeatzeko Osakidetzaren eta Osasun Sailaren tresna gisa, eta arlo horretan ikerketa biomediko ez-sanitarioaren arloarekin errazago elkarlanean aritzea eta parte-hartzea du helburu.

BIOPOOLek jauzi teknologikoa ekarri du, hainbat herrialdetako biobankuekin lan egitean sortzen diren oztopoei irtenbidea ekarri baitie. Izan ere, herrialde desberdinetan daude ikertzaileek ikerketa-proiektuak gauzatu ahal izateko behar izaten dituzten lagin biologikoak (odola, ehunak, DNA eta abar). Halako laginak mundu osoko biobankuetan daude, eta askotariko arrazoiak direla-eta —geografikoki eta hizkuntzaren aldetik bata bestearengandik urrun egotea, diagnostiko-aldeak edo katalogo eguneraturik ez egotea on-line—, ikertzaileek zailtasunak izaten dituzte lagin biologikoak aurkitzeko, bereziki gaixotasun arraroenak. Oztopo horiek atzerapenak eragiten dituzte proiektuen gauzatzean eta, batzuetan, ikerketa jakin batzuk egin ezina ere ekartzen dute.

Europako Batzordeko ebaluatzaileek proiektu berritzailetzat jo dute BIOPOOL: “ikerketaren esparruan toki bat betetzen duen proiektu berritzailea, anatomia patologikoko irakaskuntzan eta, etorkizunean, diagnostikoan ere erabilgarri izan daitekeena”. Orobat, proiektu horrek beste eragile batzuekin ikerketa-ildo berriak sortzea ere sustatu du, irudi biomedikoari loturikoak.

BIOPOOL ospitale, unibertsitate, ikerketa-zentro eta konpainia biofarmazeutikoetako ikertzaileentzako tresna da, eta beren ikerketan aurrera egiten, aurkikuntzak azkartzen eta, azken finean, pazienteentzako tratamenduak hobetzen lagunduko dieten lagin biologikoak aurkitzeko lana erraztuko die.

Proiektuaren arduradunek azaldu dutenez, “kontuan hartuta ehun-lagin bakoitzak (tumore batek, adibidez) irudi mediko bat sortzen duela eta hainbat datu kliniko loturik dituela, BIOPOOL proiektuak ahalbidetu du biobankuen sarea garatzea, ikuspen artifizial eta semantikoko tekniken bitartez. Biobankuen sare horrek aukera ematen die ikertzaileei interes-laginaren irudiaren antzeko irudiak eskuratzeko, bai eta loturiko datuenak ere”. Emaitza, honako hau izango da: erabiltzaileak, BIOPOOL web bilatzailearen bitartez, behar dituen laginak dituzten biobankuen zerrenda jasoko du.

Proiektuak iraun duen bi urteetan, Euskal Biobankuak beste erakunde batzuen aintzatespena ere jaso du, BIOPOOL proiektuagatik. Horren harira, nabarmentzekoa da ikerketa-lan onenaren saria, 2013ko maiatzean Anatomia Patologikoko Espainiako Elkartearen & International Academy of Pathology (SEAP-IAP) akademiaren XXVI. Biltzar Nazionalean emana. Halaber, Tecnaliako irudi-prozesatzaileen taldeak saria jaso du proiektu horretan egindako lanagatik; hain zuzen, Europako EARTO (European Association of Research and Technology Organisations) erakundeak berrikuntzaren “Oscarra” eman dio. Erakunde horrek ikerketa aplikatuaren arloan ekimen onenak egin dituzten zentro teknologikoak saritzen ditu, urtero.

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Siplik_
    2015.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    Un innovador buscador de muestras biológicas recibe reconocimiento #Tecnología http://t.co/gBbe3wQFPf

  • @Siplik_
    2015.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    Un innovador buscador de muestras biológicas recibe reconocimiento #Tecnología http://t.co/gBbe3wQFPf

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El “google médico” recibe de nuevo un reconocimiento europeo http://t.co/4VdJfGugzl @irekia @osakidetzaEJGV #salud

  • @mikel_uriguen
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    Se reconoce el gran papel que puede jugar... - El “google médico” recibe de nuevo un reconocimiento europeo... http://t.co/JZq7so0YHF

  • @mikel_uriguen
    2015.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El “google médico” recibe de nuevo un reconocimiento europeo http://t.co/4VdJfGugzl @irekia @osakidetzaEJGV #salud

  • @maribi56
    2015.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El “google médico” recibe de nuevo un reconocimiento europeo http://t.co/4VdJfGugzl @irekia @osakidetzaEJGV #salud

  • @marmendibe
    2015.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El “google médico” recibe de nuevo un reconocimiento europeo http://t.co/4VdJfGugzl @irekia @osakidetzaEJGV #salud

  • @Innobasque
    2015.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    El “google médico” recibe de nuevo un reconocimiento europeo http://t.co/4VdJfGugzl @irekia @osakidetzaEJGV #salud

  • @PacienteActivo
    2015.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    El “google médico” recibe de nuevo un reconocimiento europeo http://t.co/zZPHWZIr0E #Osakidetza