Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Gaintasak kentzea ona izango da Vitoria-Forondarako, baina oraindik ez da MI berreskuratu ezta erabateko operatibitatea ere»

2014.eko abenduak 26

• «Ministroa konpromisoetako bat betetzen ari da eta gainerakoekin ere jarraitzea espero dugu»

 

  «Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen akordioa, gaueko ordutegian lan egiten duten aireportuetan eguneko tasak eta gauekoak berdinak izateko akordioa, hain zuzen, Vitoria-Foronda aireportuko erabateko operatibitatea berreskuratzeko pauso positiboa izan da, baina badira oraindik burutu gabe dauden gaiak, esaterako, MI edo mugako ikuskaritza berreskuratzea eta aireportuko erabateko operatibitatea berreskuratzea.», uste du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik.

 

 «Gobernu zentralak badaki Vitoria-Foronda aireportuak Atlantikoko korridoreetan eta Europa hego-mendebaldean potentzial operatibo eta logistiko handia duela; izan ere, giltzarria da Arabako, EAE osoko eta penintsulako iparraldeko inguruneko garapen ekonomikorako», aipatu du Oregik. Hain justu, gai honi buruz aritu zen Ana Pastor ministroarekin duela egun batzuk, Forondarako gutxieneko batzuk adostu ondoren Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Arabako Merkataritza eta Industriako Ganberarekin. «Ministroa konpromisoetako bat betetzen ari da eta gainerakoekin ere jarraitzea espero dugu.”

 

 Ekimen hau autonomia-erkidegoetako eta tokiko erakundeetako jasangarritasuna finantzarioaren neurriei buruzko errege lege-dekretuan sartu da. Errege lege-dekretu hori gobernuak onartu du eta aireko segurtasun-legea aldatu du zero orduaren eta sei orduaren artean irekiera-ordutegia duten aireportuei dagokienez.

 

 «Bidaiarientzako terminal gisa Forondako aireportuak potentzialtasuna eskaintzen du, zeren Forondak lehenagotik merkantzietan tarifa berdina zuen, eguneko edo gaueko ordutegia kontuan izan gabe. Orain aplikatuko dena bidaiarientzako hegaldietarako tarifa berdina izango da. Horrekin bidaiarientzako konpainiek udan zituzten arazoak konponduko dira. Hori ona da, zeren aireportua erakargarriagoa da eguneko ordutegian jardun behar duten bidaiarien hegaldietarako eta, era berean, erabiltzaile potentzialentzat erakargarria izateko.», uste du Oregik.

 

 Vitoria-Forondako aireportua penintsulako merkantzia-garraioaren arloan, aireportu erakargarrienetako bat da, baina, gaur egun, gaueko ordutegian jarduten du; hala ere, eguneko eragiketatarako aukera ere badago, betiere, lau ordu lehenago abisatzen badira eragiketa horiek edo «eskaeren araberako» eragiketatarako.

 

 «Aireportua Atlantikoko arkuan kokatuta dagoenez, Vitoria-Forondako instalazioek ezaugarri bikainak dituztenez, pista seguruak eta luzeak, hurbiltze-sistema onak, trenbideekin, portuekin eta errepideekin konexioak dituenez eta meteorologia-mota guztietarako prest dagoenez, distantzia luzeko hegaldietarako leku bikaina da Europako hegoaldean eta penintsularen iparraldean.», esan du Ana Oregi sailburuak. Eta berriz gogorarazi du Vitoria-Forondaren erabateko operatibitatea beharrezkoa dela.

.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)