Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Kataluniako presidente Artur Masekin batzartu da

2014.eko abenduak 28

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Artur Mas presidenteak bilera egin dute gaur Ajuria Enean Euskadi eta Kataluniako futbol selekzioek San Mames Barrian izango duten partidaren aurretik.

Ordu t’erdi iraun duen lan bileran, bi nazionalitateek bizi duten egoera ekonomiko eta politikoa aztertu dute, baita Estatu ereduak bizi duen krisi instituzionala ere. Bi gobernu buruen iritziz krisi hau areagotzen ari da espainiar Estatuan.

Bileran Lehendakaria eta President-a, Erkidego historiko bakoitza bere estatus politikoa egokitzeko garatzen ari diren prozesu politikoez ere mintzatu dira. Kasu bakoitzak eredu eta prozedura propioa baldin baditu ere, bai Iñigo Urkulluk eta bai Artur Masek ere kezka adierazi dute Espainiako Gobernuaren estrategia birzentralizatzailea dela eta, orain hiru hamarkada lortutako oinarrizko adostasun politikoak alde bakarrez hausten ari delarik. Bi buruzagiak adostu dute elkarrekin lanean jardutea prozesu horri aurre egiteko, bai Katalunian bai Euskadin, euren autogobernua eguneratzeko jorratzen ari diren bideak errespetatuz.

Biak ala biak kezkatuta agertu dira baita ere, geroz eta gehiago politika ospea galtzen ari dela eta. Honen oinarrian dago bien ustez alderdi politikoekiko gizarteak duen mesfidantza. Konfiantza falta honen jatorria da, besteak beste, finantza krisia eta honek gizartean izan duen eragina, hala nola politikari lotutako ustelkeria eta oker jardutea. Hau dena, krisi ekonomikoaren kudeaketak eragindako etsipen egoera batean. Are gehiago, alderdi politiko batzuek, ustelkeria eta politikan jardute okerren ustezko kasuen erabilera egitea erabaki dutelarik, euren estrategia politiko gisa, beraien estatu edo/eta gizarte ereduarekin bat ez datozen aurkari politikoen kontra.

Bi agintariak bat etorri dira gaur, inoiz baino gehiago baldin badaiteke, gardentasunaren unea dela, kontuak argi azaltzekoa, eta politikaren duintasunaren alde lan egitekoa, zerbitzari publikoen gehiengoaren zintzotasuna azpimarratuz.

Azkenik, bileraren hasieran, bi gobernu buruek opariak eman dizkiete elkarri. Batetik, Lehendakariak Mas presidenteari Ajuria Enea jauregiaren grabatu bat, eman dio, hala nola, 1936ko urriaren 8ko Euzkadi egunkariaren alearen faksimile bat, lehen Eusko Jaurlaritzaren eraketaren berri emanez. Bere aldetik, Mas presidenteak 1714-2014 Hirurehungarren urteurrenaren omenezko argitalpen bat oparitu dio Lehendakariari.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari se reúne con el president Artur Mas http://t.co/bAiqAqDX3u os dejo con esta noticia me ha gustado @iurkullu animak feliz 2015

  • ana
    2014.eko abenduak 29

    hola @iurkullu me ha gustado muchisimo , feliz año nuevo por si acaso , vi el partido de sam mames , le vi a usd y mas pero me emocionastes . a por euskadi a por todas , eres un clak sr lehendakari

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Artur Mas