Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzak segurtasun-dispositibo zorrotza ezarriko du Euskadiko eta Kataluniako futbol-selekzioen partidarako

2014.eko abenduak 26

Arreta berezia jarriko da San Mameseko sarreren kontrolean

Ertzaintzak segurtasun-dispositibo zorrotza ezarriko du datorren igandean, San Mamesen, Kataluniako eta Euskadiko futbol-selekzioen partidarako. Dispositiboak arreta berezia jarriko du futbol-zelaiko sarreren kontrolean. Horrenbestez, zaleei eskatu zaie denboraz joan daitezela, pilaketak eta presak saihesteko.

Datorren igandean abiaraziko den dispositiboaren helburua San Mamesera Euskadiko eta Kataluniako selekzioen arteko partidaz gozatzera joango diren milaka zaleen segurtasuna bermatzea da.

Ildo horretatik, Ertzaintzak deialdia egin die zaleei Euskadiko zaleen ezaugarri diren zentzua eta konpromisoa erakuts ditzaten beste behin ere.

Ertzaintzak ez ezik, Bilboko Udaltzaingoak, segurtasun pribatuko agenteek eta Athleticeko langileek ere hartuko dute parte dispositiboan.

Sarreren kontrola

Sarreren kontrola zorrotza izango da. Horregatik, zaleei ohi baino goizago joateko gomendatzen zaie. Hala, ilara luzeak eta pilaketak saihestuko dituzte. Miaketak zorrotzak izango dira, inork Kirolari buruzko Legearen arabera debekatuta dauden objektuak instalazioetan sar ez ditzan, besteak beste: bengalak, petardoak, botilak, etab. Halako objektuak dituztenei ez zaie zelaian sartzen utziko eta baliteke zehapen-espedientea irekitzea.

Halaber, debekatuta egongo dira iraingarriak dituzten pankartak edo sinboloak eta indarkeriarako deia egiten dutenak. Era berean, alkoholaren edo drogen eraginpean daudenei ez zaie estadioan sartzen utziko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau