Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Labrador-Newfoundlands-en ‘III Jaialdia Red Bay Basque Festival’ egingo dute 2015eko uztailaren 7tik 19era

2014.eko abenduak 26
  • Red Bay udalerria hurrengo udako kultur ekitaldiak antolatzen ari da, Parks Canadáren babesarekin

 

Kanadako Red Bay udalerriak “III Jaialdia Red Bay Basque Festivalantolatuko du 2015eko uztailaren 7tik 19ra. Jardunaldi horietan, garai batean euskal balea-arrantzaleen estazio izan zen hartako biztanleek Biarritzetik, Baionatik, Donibane Lohizunetik, Pasaiatik, Donostiatik, Oriotik edota Bermeotik iritsitako arrantzaleen bizimodua zer-nolakoa zen erakutsiko dute; orain ia 500 urteko kontuak, alegia. Halaber, euskal gastronomia erakusketak eta Euskal Herriko kulturarekin lotutako erakustaldiak ere izango dira.

 

Unescok inguru hau Gizateriaren Ondare izendatu zuenetik, tokia sustatzeko ekimenak ugaritzen ari dira Parks Canadáren lanari eta Red Bayko biztanleei esker. Bertako Saddle uhartean dago inguru hartan denbora luzez baleak eta bakailaoa arrantzatzen aritzen ziren euskaldunen hilerria, badia txiki haren erdian, alegia.

 

Red Bayko herritarrek hainbat antzezpen egiten dituzte bisitarientzat. Esate baterako, Joannes euskal arrantzalea eta bere emazte Anneren kontakizuna: XVI. mendean euskal portuetatik Newfoundlans eta Labrador kostaldeetara zer-nola joaten ziren, batez ere St Johns eta Red Bay aldeko portuetara.

 

Aurtengo udan, Unescoko ordezkariak eta Kanadako zein Labrador-Newfoundlandseko Gobernuetako ministroak bertan direla, euskaraz, frantsesez eta ingelesez idatzitako hiru plaka handi ipini zituzten Wanita Stone alkatea buru izan zuen ekitaldi batean. Halaxe izendatu zuen Unescok inguru hori Gizateriaren Ondare. Era berean, Eusko Jaurlaritzak Lagun Onari saria eman zion Selma Huxley Barkham ikerlariari, haren lana ezinbestekoa izan baita kostalde horietan etengabe egin dituzten aurkikuntzetarako.

 

2015eko III Jaialdia Red Bay Basque Festival Kanadako udalerri horretako historia eta kultura zabaltzeko balioko dute, baita inguru hori turistikoki promozionatzeko ere Kanadako gainerako inguruetan.

·         Contact Information

11 Main Highway , Red Bay

51.7328, -56.4285  

+1 (709) 920 2142

+1 (709) 920 2051

+1 (709) 920 2144

cindy.gibbons@pc.gc.ca

www.pc.gc.ca/redbay

redbay.info@pc.gc.ca
Parcs Canada

Lieu historique national de Red Bay

PO Box 103

Red Bay CP 130   Rocky Harbour NL A0K 4N0

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko