Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 9 hitzarmen onartu ditu lankidetza programetarako, 2,4 milioi guztira. (2014-12-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 23

Erabakia; horren bitartez, baimena ematen da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta HEGOA, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuaren artean hitzarmen bat sinatzeko, Euskadiren garapenerako lankidetza-gaitasunak indartzeko 2014-2016 aldian, hura garantia erreala osatzeko beharretik salbuetsita.

Erabakia; horren bitartez, baimena ematen da Nazio Batuen Garapenerako Programarekin (NBGP) ART programaren bitartez¿ lankidetza-hitzarmena sinatzeko, Lurraldeko Aliantza Jasangarriak Berritzeko (i-Steps, Innovation in Sustainable Territorial Partnerships).

Erabakia; horren bitartez, baimena ematen da lankidetza-hitzarmena sinatzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Deustuko Unibertsitatearen artean, giza eskubideen defentsa sustatzeko proiektu bat finantzatzeko, bereziki herri indigenen eta ekintza humanitarioen arloetan, trebakuntzaren eta ikerketaren bitartez, hura garantia erreala osatzeko beharretik salbuetsita.

Erabakia; horren bitartez, baimena ematen da lankidetza-hitzarmena sinatzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Euskal Fondoaren (Lankidetzarako Tokiko Euskal Erakundeen Elkartea) artean, Suchitoto herriko (El Salvador) biztanleen ura izateko giza eskubidea bermatzen laguntzeko proiektu bat finantzatzeko, ur-baliabidearen herri-kudeaketa eraginkor, jasangarri eta genero-ekitateduna eginez.

Erabakia; horren bitartez, baimena ematen da lankidetza-hitzarmena sinatzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Euskal Fondoaren (Lankidetzarako Tokiko Euskal Erakundeen Elkartea) artean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoarekiko udal-, foru- eta autonomia-lankidetza koordinatzeko proiektua finantzatzeko.

Erabakia; horren bitartez, baimena ematen da lankidetza-hitzarmena sinatzeko Arabako Seaden Lagunen Elkartearekin Euskadiko saharar ordezkaritzaren gaitasunak indartzeko.

Erabakia, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin, eta Munduko Landa Foroarekin Familia Nekazaritzako Nazioarteko Egunaren esparruan lankidetzan aritzeko esparru-hitzarmen bat sinatzea baimentzekoa.

Erabakia; horren bitartez, baimena ematen da lankidetza-hitzarmena sinatzeko Ekintza, Ikasketa eta Gizarte Parte-hartzeko Ekuadorreko Fundazioarekin (FEDAEPS), Ekuadorren jakintza areagotzea eta pobrezia errotik kentzea lortzeko lanean genero-ikuspegia eta aniztasunena txertatzen direla bermatzeko.

Erabakia; horren bitartez, baimena ematen da hitzarmen bat sinatzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta La Cuerda elkarte zibilaren artean, Guatemalan subjektu politiko feminista eraikitzen laguntzeko proiektua finantzatzeko.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak baimena eman du gaur 9 hitzarmen izenpetzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia-Elankidetzaren eta zortzi GKEren, NBEko erakundeen, Euskal Fondoaren (udaletako lankidetza fondoa) eta Euskadiko unibertsitateen artean, diru-laguntza horiek 2,4 milioi euro dira guztira. Lankidetza programak garatzea izango da laguntza horien egitekoa.

Gaur baimendutako hitzarmenak aurten Eusko Jaurlaritzak Elankidetzaren bitartez onartu dituen 158 lankidetza proiektuetako batzuk dira. Laguntza, programa eta proiektu horietarako emandako diru laguntzak guztira 48 milioi eurokoak dira.

Zehazki, 9 hitzarmen horietan aurreikusitako laguntzak erakunde hauei zuzendutakoak dira:

Asociación HEGOAri Euskadiren garapenerako lankidetza-gaitasunak indartzeko (515.511€)
Nazio Batuen Garapenerako Programa-NBGPri lurralde aliantza jasangarriak berritzeko (210.000€)
Deustuko Unibertsitateari giza eskubideen defentsa sustatzeko bereziki herri indigenen eta ekintza humanitarioen arloetan, trebakuntzaren eta ikerketaren bitartez (388.530€).
Euskal Fondoari Suchitoto herriko (El Salvador) biztanleen ura izateko giza eskubidea bermatzen laguntzako proiektu bat finantzatzeko (450.000€).
Euskal Fondoari Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoarekiko udal-, foru-, eta autonomia-lankidetza koordinatzeko proiektua finantzatzeko (138.928€).
Arabako Seaden Lagunen elkarteari Euskadiko saharar ordezkaritzaren gaitasunak indartzeko (154.616€).
Munduko Landa Foroari Familia Nekazaritzako Nazioarteko Egunaren esparruan lankidetzan aritzeko (150.000€).
La Cuerda elkarte zibilari Guatemalan subjektu politiko feminista eraikitzen laguntzeko (274.065€).
Ekintza, Ikasketa eta Gizarte Parte-hartzeko Ekuadorreko Fundazioari Ekuadorren jakintza areagotzeko eta pobrezia errotik kentzea lortzeko lanean genero-ikuspegia eta aniztasunena txertatzen direla bermatzeko (197.680€).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau