Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: GI-2130 errepidearen trazatua aldatzeko eta espaloiak egiteko (5,820-6,095 k.p.). (2014-12-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 23

LABURPENA

KONTSEILUAK PREMIAZKOTZAT JO DU GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK OKUPAZIOA GAUZATZEA, BERROBIN ESPALOIEN TRAZADURA ETA ERAIKUNTZA EGITEKO

GI-2630 errepidearen bide-segurtasuna areagotuko da oinezkoentzako espaloiak eraikita

Gobernu Kontseiluak premiazkotzat jo du Gipuzkoako Foru Aldundiak ondasunen eta eskubideen okupazioa gauzatzea, GI-2630 errepideko (2-EM-21/2010-M) 5,820 eta 6,095 kilometroen arteko bide-zatian, Berrobiko udalerrian (Gipuzkoa), espaloiak eraikitzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-2630 errepideko (2-EM-21/2010-M) 5,820 eta 6,095 kilometroen arteko bide-zatian espaloien trazadura aldatzeko eta eraikitzeko proiektu aldatuaren espedientea osatu eta formalki onartu ostean, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabilgarri izatea beharrezkoa zuela adierazi zuen.

Nahitaezko desjabetze-espedientea abiatu ondoren, 2014ko irailaren 16an egindako bileran, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuak eragindako ondasunen eta eskubideen okupazioa premiazkotzat har zezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraiki.

Atzera ezina iritzi zaio okupazioari, oinezkoentzako espaloiak eraiki, eta GI-2630 errepidearen bide-segurtasuna areagotzeko. Zerbitzu teknikoek ondorioztatu dutenez, ez dago hirigintza arloko oztoporik espedientea izapidetzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau