Berriak Lehendakaritza
Eu

Ebazpena, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia iragartzen duena (2015. urteko) (2014-12-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 23

LABURPENA

MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATZEKO PROIEKTUETARAKO DIRU-LAGUNTZAK ONARTU DIRA

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaur, 105.000 euroko 2015ko diru-laguntzen deialdiari memoria historikoa berreskuratzeko proiektuetak egiteko,

Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritza izango da diru-laguntza horiek tramitatzeko arduraduna; diru-laguntza horien helburua proiektuak sustatzea izango da 1936-1977 tartean Euskal Autonomia Erkidegoaren alorrean memoria historikoa eta balio demokratikoen, demokraziaren aldeko borroka eta askatasuna berreskuratzeko, zabaltzeko eta ezagutzeko.

Diru-laguntza horiek izaera pribatuko eta asmorik gabeko pertsona juridikoak eskatu ahal izango dituzt beraien estatutuetan lehen aipatutako helburuak jasotzen badituzte. Horretarako, hilabeteko epea izango dute deialdia EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau