Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Zerbitzu bereziak eta Bilboko tranbian mozketa partziala Euskal Selekzioa eta Catalunya partidua dela eta

2014.eko abenduak 24

Datorren igandean, abenduaren 28an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Euskal Selekzioa - Catalunya partidua dela eta. Mozketa partziala, 22:15etik 22:40ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Euskotrenek tren eta tranbia zerbitzua indartuko du, Euskal Selekzioa - Catalunya partidua ikustera doazenen garraio beharrei hobeto erantzun ahal izateko.

TRENA

Partidu aurretik, ohiko zerbitzua indartuko da zerbitzu bereziekin Gernika-Bilbao eta Traña – Bilbao ibilbideetan:

• Gernikatik Atxurira : 11:38an, 12:38an, 17:38an eta 18:38an
• Trañatik Atxurira: 11:08an, 12:08an, 16:08an, 17:08an eta 18:08an

Partiduaren ostean, zerbitzu bereziak eskainiko dira, ordutegi hauekin:

• Zazpi Kaleetatik Lezamara 23:30ean
• Bilbotik Trañara: 23:05ean
• Bilbotik Eibarrera 23:30ean
• Bilbotik Bermeora 23:35ean

TRANBIA

Atxuritik La Casillarako 15 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 19:29an, 19:44an eta 20:14an eta beste zerbitzu bat Atxuritik Ospitalera 19:51ean.

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 22:15etik 22:40ra bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzua indartuko duten tranbiaren bi zirkulazio berezi martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurira.

Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.


Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau