Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Donostian abenduaren 24an eta Eibarren abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean autobus zerbitzuen ibilbidea aldatuko du

2014.eko abenduak 23

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, Donostian bihar asteazken arratsaldean abenduaren 24an eta Eibarren abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean autobus zerbitzuen ibilbidea aldatuko du.

Donostian, “Olentzeroren” etorrera dela eta, autobusen ibilbidea aldatuko da, hori dela eta, Askatasun Etorbideko geralekua Zubieta kalera eramango da Donostiatik Zumaiara irtengo diren zerbitzuetan arratsaldeko 17:30ak eta 19:00ak bitartean.

Beste alde batetik, eguberrietako jaiak direla eta, abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean Eibarko erdigunea oinezkoentzako jarriko da. Gabon gaueko eta Natibitateko jairako, oinezkoentzako bihurtuko da abenduaren 24ko 15:00etan, abenduaren 25eko 22:30ak arte. Gabon zahar eta Urte berri egunean, abenduaren 31n 15:00etan hasiko da eta urtarrilaren 1ean 22:30ean bukatuko da.

Hori dela eta, Euskotrenek ondorengo aldaketak sartuko ditu aipatutako egun eta orduetan:

• Mallabia – Ondarroa eta Ermua – Azpeitia autobusak: behin Untzagako geralekua burututa, taxien geralekuaren aurrean, autobusak Bilborantz joango dira saihesbidera Ermuko sarreran kokatuta dagoen biribilgunetik sartzeko. Hortik, Azitaineraino joango dira, Estazio kaletik sartu gabe, geldialdia Iparragirreko errepide berriaren ondoan burutzeko. Hortik Ondarrorantz edo Azpeitirantz jarraituko dute, biribilgunean bertan biratuz. Horregatik, Bidebarrietako geralekua kendu egingo da eta kokapen berria Azitaineko geralekura eramango da.

• Herri barruko UDALBUS zerbitzua: 17:30ean eta 18:30ean Azitainetik Amañara irtengo diren zerbitzuak kendu egingo dira. Kontrako noranzkoan, 16:55ean, 17:55ean eta 18:55ean Amañatik Azitainera irtengo diren zerbitzuak kendu egingo dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko