Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Aburtok tratu berdinasuna eta diskriminazio ezarako Eraberean Sarea aurkeztu du

2014-12-26

Enplegu eta Gizarte Politika sailburua den Juan María Aburtok arraza, etnia edota nazio jatorriak, zein sexu-orientazioa eta genero identitateak eragindako diskriminazioari aurre egitea helburu duen Eraberean Sarea aurkeztu du gar goizean Bilbon. Aburtok azaldu duenez, Jaurlaritzak eta hainbat giza erakundek osatzen dute Eraberean Sarea.

Sailburuak aipatutako helburuen artean, tratu berdintasuna eta diskriminaziorik ezari buruzko politika zehatzak bideratzea eta sustatzea dago. Honez gain, informaziorako eta aholkurako tresnak pertsonen eskura jartzea da Aburtok azaldutako beste helburuetako bat.

Esan bezela, Eusko Jaurlaritzak sustatuko ekimena da eta hurrengo elkarteek hartzen dute parte: CEAR EUSKADI, CRUZ ROJA, GAO LACHO DROM, ALDARTE, KALE DOR KAYIKO, NEVIPEN, ERRESPETUZ, CITE-CCOO, EHGAM, GEHITU, AGIFUGI y SOS ARRAZAKERIA GIPUZKOA

Informazio zehatzagoa

Iruzkin bat
  • @jonandertorres
    2014-12-26

    Comentario de Twitter:
    @juanmariaburto presenta la Red Eraberean para la igualdad de trato y no discriminación http://t.co/qak4DWRvUy

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)