Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “elkarrekin arraun egiteko” eta etorkizunari itxaropenez begiratzeko deia egin du

2014.eko abenduak 23

Iñigo Urkullu lehendakarik Eguberriko jaia egin du Lehendakaritzan, gizarteko, ekonomiako eta politikako eragileekin. 

Ia 600 lagun bildu dira, eta, horien aurrean, lehendakariak esan du legegintzaldiaren erdia inflexio-puntua izan dela, hazkunderako eta enplegurako joera hartu dugula, eta, horrenbestez, «etorkizunari itxaropenez begiratzen diogula». Ildo horretatik, Urkulluk adostasunerako deia egin du, hazteko eta enplegua sortzeko aukera dugulako eta «elkarrekin arraun eginez gero», emaitza hobea lortuko dugulako.

Lehendakariak akordiorako ideia hori azpimarratu du, eta Euskadiren etorkizunaren aldeko erantzukizun pertsonal eta kolektiboko printzipioa ere gogorarazi du. Bere iritziz, horrek aurrera egitea ahalbidetuko digu, gazteen, familien eta ekiten eta arriskatzen dutenen etorkizuna bermatuz.

Eusko Jaurlaritzako sailburuak ez ezik, EAEko erakundeetako ordezkariak, alderdi politikoetako arduradunak, enpresa-elkarteetako eta sindikatuetako ordezkariak, eragile ekonomikoak eta sozialak eta kulturaren arloko, unibertsitateko, kiroleko eta hedabideetako eragile ugari izan dira.

Europa erreferente gisa

«Euskadik badu etorkizunerako proiektua», esan du lehendakariak. Europari begiratzen dio eta giza garapena eta hazkunde iraunkorra ditu helburu. Urkulluk «baiezkoa» eman dio Europa sozialari. «Gure eredua Europan dago», gehitu du.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ClusterHabic
    2014.eko abenduak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [RECEPCIÓN SOCIEDAD VASCA] El lehendakari llama a remar juntos y mirar al futuro con confianza ➡ http://t.co/WzF5RF7OpV #Pertso…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)