Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Zinegabonak: Gabonetan zinema euskaraz, euro baten truke

2014.eko abenduak 19

Zikloa Iparraldera ere iritsiko da aurten

5 areto, 14 film  eta 24 saio izango dira abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitarte 

Joxean Muñoz, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiarekin eta Ion Lopez, Euskadiko Filmategiko Kontserbzio arduradunarekin batera, aurtengo Zinegabonak zikloa aurkeztu du gaur gizez Bilbo. Sailburuordeak aurtengo berrikuntzak nabarmendu ditu, baina bereziki azpimarratu du ekimen honen helburu nagusian: “Herri honetako neska-mutilei zinemarako zaletasuna sortzea, euskaraz zinea ikustera zaletu daitezela, eta gainera, ohitu daitezela zinema areto handietan ikusten, pantaila handietan. Areto ilunetan filmak ikusteak beste plus bat du” Muñozen esanetan, gaurko gaztetxo askok ez baitute horretarako ohiturarik.

 

ZINEGABONAK egitasmoa iaz aurkeztu zen familia guztiarentzako euskarazko film sorta bat Gabonetan eskaintzeko asmoarekin. Izandako arrakastari esker aurten errepikatu egingo da eta berrikuntza nabariekin gainera. Batetik, egitaraua luzatu egingo da:  iaz astebukaera bakarrean burutu zen zikloak, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte iraungo du aurten. Guztira 14 film proiektatuko dira 24 saiotan zehar, 9 egun iraungo dituen ziklo honetan. Aurten gainera ZINEGABONAK zikloak Iparraldera ere egingo du salto Urruñako Itsas Mendi zinema aretoaren partaidetzarekin. Urruñako aretoa Bilboko EiTB-Multibox eta Golem Alhondegia, Donostiako Printzipe, Gasteizko Florida eta Iruñeko Golem-Baiona aretoei gehitzen zaie.

 

Abenduaren 22tik 26ra bitartean, EiTBk Bilboko egoitzan duen Multibox aretoan emango dira filmak, eta abenduaren 27-28 eta urtarrilaren 3-4an gainontzeko zinema aretoetan, euro bateko prezioan. Multibox aretoko proiekzioetarako gonbidapenak Hiru3 Komunitateko kideen artean zozketatuko dira.

 

Gabonak bezalako data berezi hauetan familia guztiak elkarrekin film hauek gozatu ahal izango ditu: Aita Zombia naiz, Blackie & kanuto, Bram Barrabas, Dinosauroen artean, Dragon Ball Z: Battle of gods, Ernest & Celestine, Freddy Igeldegi, Gazte Harrigarria T.S. Spivet, Jelly T tarzan eskasa, Maya Erlea pelikula, Olentzero eta jauntxoen iratxoa, Tarzan, Zigortzaileak eta Zipi & Zape eta kanikaren kluba

Euskarazko filmak herritarrengana gerturatu asmoz ZINEUSKADI Elkarteak, Euskadiko Filmategiak eta EiTBk eginiko elkarlanari esker iritsi da ekimen hau zinema aretoetara. Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen ZINEUSKADI Elkarteak, bere aldetik, 28.000 euro bideratu ditu ZINEGABONAK zikloa garatzen laguntzeko.

 

Urte eta Zinema berri on Zinegabonekin!

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PatxiSaez
    2014.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    .

    Eguberritan zinema-aretoetan euskarazko filmak euroko txanpon baten truke.

    1)http://t.co/7YTM3BgCUm

    2)http://t.co/MinV7ECYT4

    .

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ion Lopez