Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: “Gasteizko tranbiak berriro ere urratsa bat ematen du garraio txartel gehiagoren erabilera hedatuz”

2014.eko abenduak 22
  • Seigarren urtemugarekin bat etorriz, salmenta-makinek gaurtik aurrera Bizkaiko “Barik” 
  • Abian jarri zenetik, Gasteizko tranbiak 40.391.747 bidaiari gainditu ditu.  
  • Urte honetan pilatutako eskaerak 6.632.607 bidaia gainditzen ditu, 2013. urtearekin konparatuz gero %0,21eko hazkundea da.
  • Joan zen ekainetik Bilbok “Bat” txartela onartzen du; Gasteizen “Mugi” txartela udaberrian sartuko da
  • 265.295 BAT txartel saldu dira, txartel horiekin berriro kargatzeko 4 milioi baino operazio gehiago burutu dira
  • Oregi: “Urratsa handiak ematen ari gara euskal bidaia-txartelaren alde”

Tranbien erabilera Euskadin gero eta erosoagoa eta errazagoa da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburua den Ana Oregik, gaur goizean Gasteizko tranbian Euskadiko garraioaren elkarreragingarritasunaren hedapena aurkeztu du eta gaurtik aurrera BAT txartelak zein Bizkaiko Baik txartelak, bata zein bestea, onartzen ditu “Sei urte hauetan, berrogei milioi baino gehiago erabiltzaile izatea da Gasteizen euskal administrazioak aurkeztutako zerbitzu onaren adierazpen hoberena” adierazten zuen Oregik.

Euskotreneko zuzendariarekin, Imanol Leza eta Garraioko sailburuordearekin, Antonio Aizekin, batera, Oregik kontaktu gabeko txartel bien erabilera berdina erakutsi du izan ere txartel biak Gasteizko tranbian bidaiatzeko balio dute “Euskadiko Txartel Bakarraren aldeko beste urrats bat emanez, izan ere Gipuzkoako “Mugi” txartela udaberrian abian jarriko da”.

Joan zen uztailaren 30ean Bilboko Tranbien balioztatze makinak, plan pilotu baten barruan, –BAT, BARIK eta MUGI- hiru lurralde historikoen garraio txartelak bata zein bestea onartzen hasi ziren, bidaia bakoitzaren ordainketa burutzeko. Euskadiko bidaia-txartel bakarraren proiektua abian jartzeko hasiera zen, Garraio Txartelen artean Elkarrerangingarritasun Planean sartuta zegoena eta gero beste garraiobideetara hedatu zena, hala nola, Bizkaiko funikularrak, Ermua eta Deba arteko Euskotreneko ibilbidearen zati bat eta euskal geografiako beste puntu batzuk.

“Gaur Gasteizko tranbia da proiektura sartzen dena eta, momentuz, dagoeneko BARIK txartela erabil daiteke, izan ere honek BAT txartelaren antzeko baldintza teknologiko berdinak ditu, eta horregatik MUGI txartela baino arinago sartu da. MUGI txartela sartzea datozen hilabeteetan itxaroten da eskatutako egokitze lan teknikoak beteta” adierazi du Oregik.

Imanol Leza, Euskotreneko zuzendariaren arabera, “Garraio Txartel bakarrerako Masterplanaren garapena bere fruituak ematen hasi da BAT, MUGI eta BARIK txartelak berdin erabiltzen eta, behin lehenengo esperientziak gaindituta lurralde batzuetan zein besteetan, sistema hedatuz joango da euskal garraio publiko guztira adibidez,  tranbiak, autobusak edo trenak”.

Euskadin Bidaia-txartel bakarraren ezarpenak hiru lurraldeetako hiritarrak batzea eskaintzen du garraio publikoa sustatuz mugikortasun iraunkorraren ikuspuntutik. Duela gutxi, Larreinetako Funikularra (Trapaga, Bizkaian) ekimen horretara gehitu zen.

BAT txartelaren konpentsazio erdigunetik, Euskotrenek kudeatuta, dagoeneko lan egiten ari da Arabako autobusen herri kanpoko zerbitzuen gizarteratzean eta BAT sisteman taxiaren foru zerbitzuak. Horrez gain, elkareragingarritasun proiektua eta Donostiako autobusen (Donostibus) herri barruko zerbitzuan BAT txartelaren erabilera irekita dago.

Historia

2008ko abenduaren 23tik aurrera tranbia Gasteizko herri barruko paisaiaren barruan dago; hiriaren mugikortasuna hobetu du, hiritarren joan-etorriak burutzeko ohiturak aldatuz, garraio publikoa erabiltzeko hazkunde handirantz joanez eta ingurumena eta hiritarren bizitza kalitatea hobetzen lagunduz.

Gasteizko tranbiak abian jarri zenetik hiritarren artean ikusmin handi sortu zuen. Historiako sei urte hauetan izadia proban jarri du arrakasta handiarekin ziklogenesi handia arrakastarekin gaindituz eta 2010. urtean elurte handia, urte horretan ia 30 zentimetroko elurtea egon zen eta zerbitzu bat ere ez zen bertan behera gelditu .

Abian jarri zenetik 2014ko azaroaren 30era arte Euskotreneko tranbien zerbitzuak Arabako hiriburuan 40.391.747 bidaiako eskaera lortu da. Egungo ekitaldian, orain arte dagoen eskaera 6.632.607 bidaietan kokatuta dago, horrek esan nahi du %0,21eko hazkunde txikia egon dela aldi bereko aldiarekin konparatuz gero - 2013ko urtarriletik azarora.

Zerbitzu honek ere lagundu du 2012an Green Capital tituludua lortzeko, sari hori Europako Batzordeak eman zuen 2010eko urriaren 21ean, eta horrek Europa komunitateko herriak ingurumen arazoak eta herritarren bizitza kalitatea hobetzeko dituzten ekimenak saritzen ditu.
 
Teknologia

Tranbiak bere hasieratik zenbait berrikuntza teknologiko sartu zituen eta horrek hiritar askoren bizitza kalitatea hobetzea lortu zuen. Zerbitzuak bide metrikoko 11 unitate ditu eta %100eko pisu baxua, Euskadiko modernoenak, erosoak, seguruak eta eskuragarriak. Ikusmen arazoak dituzten kolektiboak lasaiago sartzen dira tranbiara kontraste kromatikoari esker sartzeko ateen bereiztea errazten baitu. Berdin gertatzen da heltzeko barrekin eta irekitzeko aginteekin. Ateenganako orientazio seinale akustiko bat, urrutiko kontrolarekin aktibatzen dena, irteera errazten du.
 
Segurtasuna bermatzeko berrikuntzen artea iluminazio sistema bat sartzen da xenon argiekin, arrisku egoera bat ohartzen duena. Horrez gain, aurreko beheko aldean gailu bat kokatzen da ibilgailuaren azpira zenbait elementu sartzeko ekidinez.
 
Bidaia-txartelak saltzeko salmenta eta balioztapen makina automatikoak eskuragarritasunean azken berrikuntza dituzte proiektua diseinatzerako unean, egokitutako garaiera bikoitzarekin, eta itsuentzako modua eta ‘T Moduan’ mezuak. ‘T Moduan’ megafonia eta interfono sistema aurreratu bat da, seinale elektrikoa eraldatzeko gai dena alor magnetikoan gero honek zuzenean gorren entzungailuekin bat egiten du, tranbiaren erabilera errazten du entzumen arazoak dituzten pertsonen komunitaterako.

Tailerren eta kotxetegien instalazioei dagokionez, optimizazio energetikoa eta ingurumen integrazio maila handien bilaketan erakutsitako sentiberatasunagatik bereizten da. Hornikuntza polikarbonatoko argizuloz hornituta dago horrek argi naturala ematen baitu eta kalefakzio sistema bat panel irradiatzaile baten bidez. Estalkia termoeguzki panelengatik koroatua dago, ur beroa ekoizteko arduraduna dena. Garbitzeko tunelerako erabiltzen den ura era berriro ere erabili egiten da horretarako dauden ekipo batzuen bidez.

Segurtasuna bermatzeko sartuta dauden beste neurrietariko bat gidatzeko prestakuntza plana da, teknologi berrietako erabilerarako egokituta dagoena. Teknologi gela modernoek operazioak eta gidatze funtzio propioak direnak modu zehatz baten berri burutzeko ekipamenduak dituzte, Tranbiaren ibilbide birtualak dituen simulazio sistemaren bidez.
 
BAT txartela

Tranbiara modu eroso eta azkar batean pertsonen sarrera errazteko, hasiera batetik bidaia titulu desberdinak abian jartzen lan egin zen, eguneko bidaia-txartela baino prezio txikiago baten.

Ezaugarri hauek BAT TXARTELEN eskutik etorri ziren, kontaktu gabeko euskarri teknologikoa tranbiarako zein TUVISAko autobusentzako, balioztatze puntura hurbiltzea baino ez dena. Hain zuzen ere, BAT txartela abian jartzea tranbiak eskainitako zerbitzuaren kalitateari AENOR egiaztagiri bikoitza lortzearen arrazoietariko bat izan zen, izan ere horrek bidaia-txartelen hondakinen sortze murrizten baitu.

Martxan jarri zenetik, BAT txartelak, besteak beste, 4 urteko iraungitzearen berrikuntza izan du baino gero 7 urtera igaro da;  BAT txartel anonimoak erregistratzeko aukera, galduz gero saldoa berreskuratu ahal izateko; eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Kutxabank kutxazainetan berriz kargatzeko aukera. Gaur egun arte, guztira 265.295 BAT txartel saldu dira, modalitate desberdinetan. Horiekin erabiltzaileek berriz kargatzeko 4 milioi operazio burutu dituzte.

Prestatutako zerbitzuaren kalitatea, eta nazio eta nazioarteko mailan lortutako prestigioa tranbiak dituen 6 urte hauetan, Gasteizko Tranbiaren instalazioak agintariek, pertsona ospetsuek eta zenbait herrialdeko garraio teknikariek egin dute bisita.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    Oregi: “El tranvía de Vitoria-Gasteiz da un nuevo paso ampliando el uso de más tarjetas de transporte” http://t.co/SBfx8mGhlW

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)