Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi Plan Urumearen barruko lanen barruan dagoen Hernaniko Karabel zubi zaharraren ordezkapenaren amaieran egon da

2014.eko abenduak 19
  • Zubi zaharrak Urumearen emari-hustuketa oztopatzen zuen; ondorioz, ur handiko sasoietan ur laminaren hazkundea areagotu eta uholdeak gertatzen ziren ingurua
  • Halaber, 2013an Loiolako ETS eta Kolektorearen lanak bukatu eta gero, URAk 2015ko martxoan hasiko ditu Martutenen uholdeei aurre egiteko lanak. 

Donostia/San Sebastián. 2014.12.19. Uraren Euskal Agentziak — Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikia — Hernaniko Karabeleko zubi zaharraren eraiste eta ordezkatze lanak bukatu berri ditu. Lanok Hernani Urumearen ur-goraldietatik babesteko lanen barne dira.

Ana Oregi sailburuak azpimarratu du “Karabeleko zubi zaharraren eraisteak eta ordezkatzeak Karabeleko tartean zein ibaian gora sortu izan duen ur-mailaren haztea ekidingo ditu eta tarte horretako segurtasun hidraulikoa areagotuko ditu”.

Ana Oregik gogorazi du “lanok xede dutela zubi zaharrak sortzen zituen ur-mailaren haztea ekiditea. Eta aldi berean, lezoi bat eraiki beharko da Karabeleko auzoa babesteko eta Urumea auzoan sartzea oztopatzeko. Izan ere, Karabelen kota baxua da oso, 9,00 metro inguru”.

Urumea planaren mugarriak betetzen.

Urumeako Planaren mugarrietako bat da burutu berri den Karabeleko ekimen hori. Plan hori erakundeen artean sustatu zen Urumeako arroan uholdeei aurre egiteko lanok zehazte aldera. Izan ere, ibai-eremuan, belaunaldiz belaunaldi, lurzoru-erabilera kalteberak (etxebizitzak, enpresak…) kontsolidatu izanak ondorio nabarmen bat izan du: Urumearen ur-goraldien gorabehera errepikakorrek, maiz, pertsonak, enpresak edota hiri bera kaltetzea.

Sailburuak gogorarazi duenez “Urumeako planak Donostiako Egia auzotik eta Hernaniko Altzueta arteko tartean egin beharreko hainbat lan aurreikusten ditu. Horien artean, azpimarratzekoak dira oso gaur egun ur-hustuketa ahalmen eskaseko —bereziki, ur handien sasoietan— zubien eraiste eta ordezkatze lanak”.

  • 2013an URAk eta ETSk bukatu zuten Euskotren zubiaren ordezkatzea eta Añarbeko Uren kolektore-zubiaren eraisketa (Gipuzkoako trenbide-adarra Donostiara helarazteko Hernani-Astigarraga eremuko lanon barne).

  • Orobat, Donostiako Udalak eta URAk Txomineko zubi berrirako proiektua idatzi dute eta Egiako zubi berrirako proiektuaren lizitazioa abian da. Azken bi horiek eremu bakoitzari dagozkion Hiri Antolamenduko Plan Berezien barne dira. Plan Berezi horiek ahalbidetuko dute uholdeei aurre egiteko beharrezkoak diren lan hidraulikoei eta hirigintza-lanei ekitea.
  • Azkenik, 2015ean URAk lizitatuko du Ergobiako zubitik eta Akarregira arteko eremua ur-goraldietatik babesteko proiektua idaztea. Proiektu horren xedeak, batik bat: Ergobiako zubiaren ur-hustuketarako ahalmena handitzea eta Urumearen gorabehera naturalak zeharo estutzen dituzten eraikinak kentzea. Horien artean, nabarmenetarikoa: zementu-fabrika ohia.

Orain, Martutene.

Ana Oregik adierazi duenez, “Karabeleko lanok bukatu eta gero, URAk Donostiako Martutene auzoan hasiko ditu Urumearen ur-goraldietatik babestekoak. Hartara, URAk lanok lizitatzen darrai Donostiako Udalak Martuteneko obrak egiteko beharrezkoak diren lur-eremuak URAren esku jartzeko lanak bukatzen dituen aldi berean, baita bertan dauden etxeen eraisketa ere”.

Oregik nabarmendu duenez, “URAk aurreikusten du otsailean esleitzea Martutenen Urumearen ur-goraldietatik babesteko lanon lehen fasea, eta, ondoren, lanak martxoan hastea. Lanon iraupena 30 hilabetetakoa izango da eta 24 milioi euro inbestituko dira”.

Sailburuaren hitzetan, “lan horiek Urumean zubi berriak ere eraikitzean datzate, Martuteneko zubia, Añarbeko kolektorea eta Pilarreko oinezkoentzako pasabidea ordezkatuko dituztenak, horiek eraitsi eta kentzea barne; era berean, ibilgua kilometro bateko luzerako tartean zabalduko da”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)