Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik Pastor ministroaren konpromisoa lortu du Estatuak euskal Y trenbidearen behin betiko plangintza urtarrilean aurkezteko

2014.eko abenduak 19

  Madril, 14/12/18

  • Ana Pastor: «Forondako aireportu-tasak egokituko ditugu eta hegazkin guztiek erabili ahalko dute, horretarako, gutxienez, lau ordu lehenago jakinarazita»
  • Ana Oregi: «Badirudi aurrerapauso bat izan dela Europa Atlantiarreko trenbide-sarearen obretan»

 Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik poztasuna azaldu du Sustapeneko ministro Ana Pastorrek hartutako konpromisoarekin, Y trenbidea eraikitzeko lanen behin betiko plangintza EAEn urtarrilean aurkeztuko duela esan baitu.

 Sustapen Ministerioaren egoitzan egindako ia bi orduko bileraren ostean –bertan izan dira, Pastor ministreoaz eta Oregi sailburuaz gain, Azpiegituretako idazkari Manuel Niño, Garraioetako idazkari nagusi Carmen Librero Pintado, Espainiako gobernuaren Euskadiko ordezkari Carlos Urquijo eta Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuorde Antonio Aiz–, Pastor ministroak ez du trenbide-sare berriaren obrak amaitzeko epe zehatzik ezarri nahi izan, baina, ordea, urtarrilean Euskadira bidaiatu eta lanen plangintza zehazteko konpromisoa hartu du.

 Pastorrek adierazi duenez, aldatu eta jaitsi egingo dira Gasteizko Foronda aireportua erabiltzeko eguneko tasak, eta, erantsi duenez, «bertan lurreratu eta aireratu ahalko dira hala egin nahi duten hegazkinak, eguneko edozein ordutan, betiere lau orduko aurrerapenarekin eskatuta».

 Oregi sailburuak ministroak hartutako konpromisoekin pozik dagoela esan du, bere ustez «Europako Batzordeak Atlantiar korridorearentzat behin eta berriz eskatutako eta Eusko Jaurlaritzak Espainiako gobernuari denbora luzez erreklamatutako lehentasunak betetzeko» balioko baitute.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @v_en_c
    2014.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    Fomento se compromete a que el Estado presente en enero su planificación definitiva de la Y ferroviaria vasca. http://t.co/gYUD5eStyM

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Pastor, Manuel Niño