Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak 64 eee izapidetu ditu azaroan

2014.eko abenduak 18

Azaroan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 64 espediente izapidetu ditu; hau da, urrian (88) baino % 27 gutxiago eta iazko hilabete berean (173) baino % 63 gutxiago.

Azaroko 64 espedienteetatik 50 (% 78) lehenagoko baten jarraipena izan ziren eta 641 langileri (% 79) eragin zieten.

Etendura-espedienteak 35 izan dira, lan-jardunaldia murriztekoak 24 eta iraungitze-espedienteak 5. Etendura-espedienteek 422 langileri eragin zieten, iazko hilabete berean baino % 66 gutxiagori; lan-jardunaldia murriztekoek 154 langileri (-% 68); eta iraungitze-espedienteek 65i (iaz baino % 12 gutxiagori).

Sektoreei dagokionez, azaroan, lehen sektorean, EEE 1 izan zen; eraikuntza, industria eta zerbitzuen sektoreetan, berriz, espedienteen ehunekoa aurreko hilabeteetakoaren antzekoa izan zen.

Egun, 11.074 langileri eragiten dieten 964 espediente daude indarrean; espediente horietatik 766 (% 79) aurreko baten jarraipena dira.

Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

 

OHARRA:

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-conttrl/eu/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/eu_esttraba/estadisticastrabajo.html

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)