Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek igandean tren zerbitzuak indartuko ditu Donostiako Santo Tomas azoka dela eta

2014.eko abenduak 18

Euskotrenek bere tren zerbitzua indartu egingo ditu igandean, abenduaren 21ean, Donostiako Santo Tomas azoka dela eta.

Eskainiko dituen zerbitzu bereziek ohiko zerbitzua osatzen dute.
Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

Zumaia – Donostia:
Ohiko zerbitzuaz gain, zerbitzua indartzen da trenak 30 minuturo egon daitezen . 8:20tik 21:20ra (Donostiatik Zumaiara) eta 8:30etik 21:30era (Zumaiatik Donostiara). Azkeneko irteera Donostiatik Zumaiara 21:50ean izango da.

Irun – Donostia:
Ohiko zerbitzuaz gain, zerbitzua indartzen da trenak 30 minuturo egon daitezen. 7:00etatik 21:30era (Donostiatik Irunera) eta 7:52etatik 21:52era (Irundik Donostiara). Azkeneko trenak Donostiatik Irun/Hendaiara 21.45ean eta Oiartzunera 22.45ean izango dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko