Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek astelehenean treneko zerbitzuak indartuko ditu eta tranbiaren zerbitzua aldatuko du Bilbon ospatuko den San Tomas azoka dela eta

2014.eko abenduak 18

Euskotrenek datorren astelehenean, abenduaren 22an, treneko zerbitzuak indartuko ditu Bilbon ospatuko den San Tomas azoka dela eta. Era berean, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du San Tomaseko azokak Bizkaiko hiriburuan sortutako beharrizanei aurre egiteko, kontuan izanda Bilboko Alde Zaharrean ohi den bezala sortzen den jende pilaketa dela eta.

TRENEKO ZERBITZUA

Zerbitzu bereziak lanegunetako ohiko trenen ordutegia indartuko du eta ondorengo lineatan izango du eragina:

Bilbo-Ermua:
Zerbitzuaren hasieratik eguerdira arte zerbitzu erregularrak indartu egingo dira, hori dela eta trenak noranzko bietan 30 minuturik behin egongo dira. Ermutik lehenengo irteera 6:21ean izango da eta Bilbotik 6:00etan.

Bilbo-Bermeo:
Eguneko zerbitzua tren bereziekin indartuko da, hori dela eta zirkulazioak 30 minuturik behin egongo dira. Bermeotik lehen irteera 6:48an izango da eta Atxuritik 6:19an.

Noranzko bietan zenbait zerbitzu erregular kentzea beharrezko egiten da: 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean Atxuritik Amorebieta Geralekura irteten diren trenak eta 10:04an, 11:04an eta 12:04an Amorebieta Geralekutik Atxurira irteten diren trenak.

Zazpi Kaleak-Lezama:
Lanegunetako ohiko eskaintza mantentzen da, egun osoan zehar 30 minuturik behin trenen maiztasunarekin.

TRANBIA ZERBITZUA
Tranbien zerbitzuan ondorengo aldaketak burutuko dira:

• Lanegunetako ohiko zerbitzua 10:28ra arte gutxi gorabehera Atxuri-La Casilla artean.

• 10:40tik aurrera tranbia Atxuri-Arriaga artean ibiliko da 12 minuturik behin eta 10:46tik aurrera Pio Baroja-La Casilla artean 10 minuturik behin.

• 10:11tik aurrera, tranbia La Casilla-Pio Baroja artean ibiliko da 10 minuturik behin eta 10:46tik aurrera Arriaga-Atxuri artean 12 minuturik behin.

• 20:28tik aurrera Atxuritik eta 20:01ean La Casillatik, ohiko ordutegira itzuliko da zerbitzua berrezarriz.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, EuskoTrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau